GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-05-09
- Donibane Lohizune
Pro2rako kanporaketak jokatuko ditu
·Bedarrides taldearen aurka ekingo dio igoera faseari datorren asteburuan

BAIONA

Galdu arren, Donibane Lohizunek Pro 2rako igoerako kanporaketak jokatuko ditu. Herenegun arratsaldean lapurtarrek Massyren zelaian galtzen bazuten, Lurdak ere galdu beharra zeukan, bestela lapurtarrentzat denboraldia amaitu egingo zelako. Azkenean, Perigueuxek 25-24 hartu zuen mendean Lurda, eta horrek gorri-berdeei sailkapena eman zien, nahiz eta haiek 22-16 galdu zuten Massyren zelaian.

4.500 ikusle batu ziren norgehiagoka ikustera, eta bi taldeek asko zuten jokoan. Garaipena lortzen zuenak igoerako kanporaketetarako txartela segurtatzeaz gain, multzoko lehen postua ere segurtatu egiten zuen, eta horrek bigarren kanporaketara bitarte jokatu beharrik ez zutela izango esan nahi zuen. Tentsio handiko neurketa izan zen, eta joko aldetik ez zen ikaragarria izan, baina hori aurrez ere iragarri zitekeen, bi taldeek horrenbeste jokoan dutenean, zaila izaten baita partida handia ikustea.

Horrelakoetan ostikoek garrantzi handia izaten dute, eta partidako azkeneko bederatzi minutuak bitarte jaurtiketen bidez soilik etorri ziren puntuak. Dorbeaux izan zen etxekoen jaurtitzailea, eta Haisagerre euskaldunena, biek ere beren egin beharra ongi bete zuten. Lehen zatian oreka handia izan zen, baina euskaldunek zorte hobea izan zuten, eta 6-9 joan ziren aurretik jokalari lapurtarrak.

Bigarrenean etxekoak partidari buelta emateko asmoarekin zelairatu ziren, eta lortu ere egin zuten, 22-9 jarri baitziren aitzinetik, 71. minutuan. Bederatzi minutu besterik ez ziren geratzen eta dena erabakita zegoela zirudien, baina orduan ekin zion Donibane Lohizunek erasora, eta partida amaitzeko Frisonek euskaldunen entsegua egin zuen, eta Haisagarrek transformatu. Oraindik denbora bazegoen, eta lapurtarrak ahalegindu ziren, baina alferrik izan zen, markagailua ez baitzen gehiago mugitu.

Hala ere, Perigueuxetik berri onak zetozen, Lurdak galdu egin baitzuen, eta Donibane Lohizunek igoerako kanporaketak jokatzeko modua izango du. Helburua lortzea ez da batere samurra izango, hori denek dakite, baina lehen urratsa egin dute. Hemendik aurrera kanporaketa guztiak partida bakar batean erabakiko dira, eta Donibane Lohizunek Bedarridesen aurka jokatuko du datorren igandean.

Honako hauek jokatu zuten Donibane Lohizunen: Haisagerre, Tajer, Urruti, Labrouche, Oliva, Ibarburu, balhadre, Frison, Pardon, Fagoaga, Miura, Lafont, Saint Jean, Sallato, Gilçou eta Vadillo.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Nuestra paciencia también tiene límite»
Mundua
Tony Blair quiere seguir a pesar de la debacle electoral
Ekonomia
Fallece en Escocia un arrantzale de Ondarroa
Jendartea
A partir de hoy, el cinturón será más obligatorio aún
Euskal Herria
Sei hilabeteko zigorra ezarri diote lekuko bati, itzultzaileari uko egin izateagatik
Ekonomia
La recuperación alemana eleva la previsión de crecimiento de la UE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea