GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-05-20
Sanzen Gobernuaren gizarte gaiekiko utzikeria salatu dute
Nafarroako Gobernuko Txirotasunaren kontrako Planaren programetako hitzarmenek urtarrilean sinatuta egon behar bazuten ere, maiatzean oraindik «zain» daude Bazterketa Sozialaren eta Txirotasunaren kontrako Borrokaren Sarekoak. Atzerapenagatik hezkuntza eta etxebizitza arloak geldirik daude, eta kaltetu asko dagoela salatu du elkarteak.

IRUÑEA

Bazterketa Sozialaren eta Txirotasunaren kontrako Borrokaren Nafarroako Sareak herrialdean Sanzen Gobernuak gai sozialak baztertuta dituela salatu du.

Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin zuten, eta bertan emandako prentsaurrekoan, sareko Graciela Gonzalez kideak agertu zuen abian jarritako Txirotasunaren kontrako Planaren inguruan elkarteak egiten duen azterketaren eta «ofizialaren» artean ezberdintasun asko daudela, batez ere ez dietelako «informaziorik» igorri. Hala, ia ekainean egonda ere, inongo talderik ez du diru laguntzarik jaso. «Horrek gure egitasmoak martxan jartzeko arazo asko sortzen ditu. Kontuan hartu behar da plan hau guk egiten dugun lanean oinarritzen dela», adierazi zuenGarciak .

Patxi Jimenez elkarteko kideak oraindik ez dakitela beste plan bat egingo den edo ez esan zuen. «Administrazioarekin egiten diren hitzarmenak ez dira garaiz sinatzen, ez dira, hortaz, garaiz martxan jartzen. Entitateek zorrak besterik ez dute egiten ondorioz, euren lana egiteko askotan maileguak eskatu behar dituztelako. Hori dela-eta egiten dugun lanerako egonkortasuna, programen iraupena eta hitzarmenak eskatzen ditugu», esan zuen Jimenezek. Hala, sareek programa zehatzen egoera «tamalgarriaren» berri eman zuten. Batetik, hezkuntzaren gaia aipatu zuten. «Hezkuntzara bideratzen den saila gero eta murritzagoa da», azaldu zuenJimenezek. Sareetako kideak bazterketa soziala saihesteko hezkuntza nahitaezkoa dela esan zuen, eta «ezinezkoa da hamabi ikasleko irakasle bakarra egotea», adibidez.

Etxebizitza

Programen artean, txirotasunaren eta bazterketa sozialaren kontra lan egiten duen sareak gizarteratzea sustatzeko etxebizitza programaren egoera nabarmendu zuen.

Alde horretatik, Josune Legalek esan zuen programa joan den urtera arte Ongizate Sozialaren Nafarroako Institutuak, Etxebizitza Sailak eta ekimen sozialeko entitateek kudeatu dutela. «Programaren zailtasuna dela-eta hitzarmena sinatzen den arte ezin dira hura garatzeko ekintzak egin, eta sinatu ez denez, nahiz eta berez urtarrilean sinatu behar zuten, une oso latzean dira hainbat gizarte talde», esan zuen Legalek.

Hortaz, 30 familia baino gehiago urtarriletik hona etxebizitza bat eskuratzeko zain daude; 200 familia programa martxan jartzeko zain dira; 1.000 pertsona baino gehiago kaltetu ditu programa sinatzea atzeratzeak eta entitate askoren «sinesgarritasuna» kaltetu dela adierazi zuten. Horrekin guztiarekin batera, programari finantzaketa sistema berri bat erantsi nahi diotela salatu zuten, eta etxebizitzak eskuratzeko atzerapena ekarriko du, jakinarazi zutenez.



«Hitzarmena sinatzen ez bada, etxebizitza galduko dut»
Txirotasunaren kontrako Planeko etxebizitza programa ez sinatzeak eragiten dituen kalteak nabarmentzeko, Errumaniako gizon bat izan zen atzo, Nafarroako Parlamentuan. Gizon horrek esan zuen bost seme-alaba dituela eta bere soldata bakarrik dutela hilabete osorako. Arazo asko izan ditu etxebizitza merke bat lortzeko. «Behin lortuta eta lehen seinalea jarrita, orain ez dut diru nahikorik salerosketa egiteko eta jabeek beste bati saldu ahal diote». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Ertzaintza responde a Segi con once detenidos
Euskal Herria
Mexikok estraditatu dituen sei presoak espetxera bidali ditu Grande-Marlaskak
Ekonomia
Sindicatos cifran en el 80% el paro, que Osakidetza apenas aprecia
Mundua
El futuro se encara al pasado en las urnas
Kirolak
Crean una comisión para impulsar la oficialidad
Euskal Herria
Batasuna advierte de la «extrema gravedad» de los ataques al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea