GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-20
Mexikok estraditatu dituen sei presoak espetxera bidali ditu Grande-Marlaskak
Bidai neketsu eta luze baten ostean, Mexikok estraditatutako sei euskal herritarrak atzo goizean iritsi ziren Madrilera, Torrejoneko basera hain zuzen. Arratsaldean, Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskaren aurretik pasa ziren. Haren eta fiskaltzaren galderei erantzuteari uko egin zioten. ETArekin inoiz ez dutela zerikusirik izan adierazi zuten arren, epaileak baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman eta Sotora eraman zituzten.

DONOSTIA

Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak Asier Arronategi, Jon Artola, Axun Gorrotxategi, Joseba Urkijo, Ernesto Alberdi eta Felix Garcia baldintza gabe Soto del Realen espetxeratzeko agindua eman zuen fiskalaren eskariz.

«Erakunde terroristako kide» izateaz gain «dirua bildu eta zuritzea» leporatzen die. «ETAren aginduak jarraituz, Mexikon euskal iheslariei laguntza ematen» zietela eta herrialde honetan «talde armatuaren enpresak antolatzen» zituztela dio Grande-Marlaskak, iturri juridikoak aipatuz, albiste ajentziek aditzera eman zutenez. Dena den, Baltasar Garzon izan zen sumario hau zabaldu zuena. Mexikori eginiko estradizio eskaeran ez zituen norbanakoari zegozkion akusazioak zehaztu, ezta leporatzen ziena noiz, nola eta non egin omen zuten.

Hasiera batean, epailearen aurrean atzo eguerdian pasa behar zuten arren, hitzordua atzeratu eta sei euskal presoen deklarazio hartzea 18.15ak aldera hasi eta hiru orduz luzatu zen. Banan bana pasa ziren eta Grande-Marlaskaren nahiz fiskaltzaren galderei erantzutea uko egin zieten. ETArekin ez dutela inolako zerikusirik izan nabarmendu zuten.

Auzitegi Nazionalaren sarreran hedabideei eginiko adierazpenetan, Joseba Agudo abokatuak Mexikoren jarrera salatu zuen. «Gatazkaren parte izan gabe, errepresioaren aldeko hautua egin du. Tamalgarria eta kekagarria da bere kolaborazio jarrera. Jada, 32 euskal iheslari politiko kanporatu ditu», plazaratu zuen. Aitzitik, prozesu hau hasi zenetik, 2003ko uztailean hain zuzen ere, eragile mexikarren aldetik jaso dituzten elkartasun adierazpenak nabarmendu zituen. Politiko, gizarte mugimendu eta artista ugarik egin dute estradizio hauen kontra. Ostegunean, estradizioa gauzatzear zegoela iragarri zenean, Agudo berak PRDko zenbait diputaturen deia jaso zuen. «Beren tristezia eta desadostasuna azaldu didate», jakinarazio zion GARAri.

Mexikotik Madrilerako bidaia luze joan zitzaien sei euskal presoei. Atzo iritsi ziren Torrejoneko basera 8.15ean. Bi- daia, hala ere, ostegunean goizen goiz hasi zuten. “La Jornada” egunkari mexikarrak helerazi zuenez, Axun Gorrotxategi atera zuten lehen Santa Martha Acatitla espetxetik eta handik Reclusorio Norte-ra. Bertan gainontzeko bostekin elkartu ziren. Segurtasun neurri handien artean eraman zituzten aireportura. 10.00etatik 15.15ak arte gutxi gora behera (Mexikoko ordutegiaren arabera) egon ziren zai PGRko bulegoetan. Tarte horretan, azterketa medikuak egin zizkieten. Asteazken gauean Mexikora iritsitako hegazkin militar batean, Airbus 310, sartu eta Madrilera eraman zituzten. Operazio honetan, Mexikoko Ikerket Ajentzia Federaleko 60 polizik eta Interpoleko poliziakide espainolek eta enbaxadako funtzionarioek esku hartu zuten. Behin Madrilen Auzitegi Nazionaleko kalabozoetara eraman zituzten.

«Ordu aldaketarekin eta ziegetako argiak piztuta utzi dituztenez oso nekatuta daude baina animo aldetik ondo», azaldu zuen Agudok.

Batasunak ere Gobernu mexikarrak «errepresioaren bidea hartu» eta nazioarteko legedia nahiz giza eskubideak urratu izana gogor salatu zuen. Zapateroren Exekutiboaren aurka ere egin zuen, «Aznarrek hasitakoa moztu beharrean, estrategia errepresibo bera mantendu baitu». Argi utzi zuen gatazka ez dela errepresioaren bidez konponduko. Mexikoko herriari, berriz, islatu duen elkartasuna eskertu zien.

EAE-ANVk PSOE eta PNV kritikatu zituen. Lehenari errepresioa uzteko eskatu zion eta bigarrenari ez dezala «politika jarraitzailea» egin.



El Tribunal de Apelación de Pau se muestra a favor de la extradición de Xabier Lareki

PARIS

El Tribunal de Apelación de Pau se posicionó ayer en favor de la extradición del exiliado político Xabier Lareki, que no estuvo presente en la lectura del dictamen. Su abogada, Xantiana Cachenaut, no descarta recurrir esta decisión judicial, según informó Askatasuna.

Subrayó que los hechos que le imputan en el Estado español están prescritos de acuerdo con la legalidad francesa.

No obstante, el tribunal sostiene que, según el Convenio de Dublín suscrito por el Estado francés el 1 de junio de 2005, el plazo de prescripción que cuenta es el del país que reclama la extradición, que en este caso es de quince años. En base a esta argumentación ha sido aceptada la demanda de extradición de Lareki, detenido el pasado 3 de marzo en Donibane Lohitzune y encarcelado en Muret-Seysses.

Askatasuna denunció con dureza esta resolución y recordó que ya fue detenido en 2002 y puesto en libertad porque la condena que pesaba contra en el Estado es- pañol estaba prescrita. «Ahora utilizan un acuerdo firmado tres años después para continuar con su política represiva hacia los exiliados políticos vascos», resaltó.

Destacó también que «en enero intentaron hacer lo mismo con Xabier Pérez Susperregi, que resultó arrestado aunque luego tuvieron que dejarlo libre».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Ertzaintza responde a Segi con once detenidos
Euskal Herria
Mexikok estraditatu dituen sei presoak espetxera bidali ditu Grande-Marlaskak
Ekonomia
Sindicatos cifran en el 80% el paro, que Osakidetza apenas aprecia
Mundua
El futuro se encara al pasado en las urnas
Kirolak
Crean una comisión para impulsar la oficialidad
Euskal Herria
Batasuna advierte de la «extrema gravedad» de los ataques al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea