GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-20
Kalejira zaratatsua Bilbon beste euskal lerro bat eskatzeko
·Arazoa eskola-mapa «finko, sendo eta gaurkotu» bat ez izateak sortu duela diote

2003tik darama Bilboko Santutxu ikastolak Bigarren Hezkuntzako beste lerro bat jasoko duen eraikin berri bat eskatzen, baina orain arte agiriak sinatzea izan da agintariek egin duten gauza bakarra. Orain, ikastolako gurasoak kalera irten dira euren aldarrikapena behingoz entzun dezaten.

BILBO

Oso arrakastatsutzat jo zuten antolatzaileek atzo Santutxuko Karmelo ikastolako kideen «kalejira zaratatsua». Jendearen erantzuna «oso ona» izan zela adierazi zuten, «espero baino hobea». Horien esanetan, ikastolako haur eta horien guraso gehienek parte hartu zuen umorez eta zarataz beteriko ibilaldian; beste euskal lerro bat sortzeko irtenbide bat behar dela aldarrikatu zuten. Megafoniak eta Polizia ez agertzeak ­antolatzaileek berek moztu eta gidatu behar izan zuten zirkulazioa­ trabaren bat baino gehiago eragin arren, deialdia egin zutenek oso positibotzat jo zuten ekimena. 45 minutuan auzo osoan entzun ahal izan ziren kalejiran parte hartu zutenen txilibitu, pandero, txirula, danbor eta lapikoak.

Izan ere, arazoa aspalditik dator: 2003an Lakuako Gobernuak eta Bilboko Udalak sinatutako akordioaren arabera, bi erakunde horiek Haur eta Lehen Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarainoko ikasleak jasoko zituen proiektu bat aurkeztu zuten. Nolanahi ere, ikastolako gurasoen esanetan, hainbat kontseilari eta agintari pasatu dira, eta horietako bakoitzak aurkezturiko egitasmo guztiak ondotik etorritakoek baztertu dituzte: «Erakundeen izenean baino gehiago, pertsonalki sinatzen zutela dirudi».

Iragan urteko abenduan, hiru lerroko eraikin bat egingo zutela hitzartu zuten bi erakundeetako ordezkariek ­birkalifikatu egin behar den orube batean­, baina Karmelo ikastolak gaur egun bi lerro ditu D ereduan.

Mina del Morro inguruan dagoen eraikinean, berriz, lerro bakarra dago. Gurasoek Mina del Morroko lerroa eraikin berrira ekarri eta egungo eraikina Bigarren Hezkuntzarako uztea proposatzen dute.

Hala ere, Lakuak eta Bilboko Udalak ez dute ontzat hartu proposamena, eta bitartean Karmeloko haurrei inolako irtenbiderik eman gabe jarraitzen dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Ertzaintza responde a Segi con once detenidos
Euskal Herria
Mexikok estraditatu dituen sei presoak espetxera bidali ditu Grande-Marlaskak
Ekonomia
Sindicatos cifran en el 80% el paro, que Osakidetza apenas aprecia
Mundua
El futuro se encara al pasado en las urnas
Kirolak
Crean una comisión para impulsar la oficialidad
Euskal Herria
Batasuna advierte de la «extrema gravedad» de los ataques al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea