GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-25
Far Westetik Italiara bidaia egin du Garmendiak
·Pistolari euskaldunaren beste abentura bat argitaratu du Kirmen Uribek

Kirmen Uribek «Garmendia eta Fannyren sekretua» idatzi du, Far Westeko bere pistolari euskalduna protagonista duen sailaren hirugarren abentura. Atzo aurkeztu zuen liburu berria, Mikel Valverde marrazkilaria ondoan zuela. Atzo bertan, idazle ondarroarrak Garmendiarekin zerikusirik duen albiste pozgarri bat hartu zuen: sailaren aurreko abenturak, «Garmendia errege»k, Liburu Gaztea saria irabazi du.

DONOSTIA

Far Westen Garmendia izeneko pistolari bat bazela entzun omen zion behin osabari Kirmen Uribek, eta hari horretatik tiraka abentura sail bat asmatu zuen. Orain arte Mendebalde Urrunean ibili da Garmendia, baina liburu berrian Italiara joan da, Veneziara. Kontua da pistolariak ezkutuko maitea duela, eta maite hori, Fanny, desagertu egin dela. Antza denez, Italian dago, eta bere bila joan da Garmendia, Amelio lagun mexikarra bidaide duela.

«Sailaren ideia izan nuenean ­gogoratu zuen atzo Uribek­, dibertitzea nuen helburu. Gogoan nituen gaztetan irakurritako abenturazko liburuak, eta horien arrastoan jarraitu nahi nuen. Baina hori esaten badut, neurri batean, gezurra esaten ari naiz. Izan ere, dibertitzea ez nuen helburu bakarra».

Bere xedeak zein diren argitzeko, ondarroarrak sehaska kanta bat ekarri zuen hizpidera: «Ene umea lo eta lo/ zuk orain ta neuk gero/ biok batera lo egiteko/ gure etxean inor ez dago». «Kantak ­adierazi zuen­ helburu bat du, haurra lo eginaraztea; ederra ere bada, baina, horrez gain, kezka bat azaltzen du: senarra ez dago etxean eta emaztea bakarrik sentitzen da». Uriberen iritziz, literatura onak gutxienez hiru baldintza horiek bete behar ditu: helburu bat edukitzea ­Garmendiaren kasuan, dibertitzea­, ederra izatea eta, horrez gain, kezka bat azaltzea. “Garmendia eta Fannyren sekretua”n azaltzen saiatu den kezka maitasuna da. «Gaztetxoek asko bizi eta sufritzen duten gaia dela uste dut, eta liburuan maitasuna erraza ez dela, zaindu behar dela edota bikotekidea errespetatu egin behar dela islatzen saiatu naiz».

Beraz, hori da “Garmendia eta Fannyren sekretua”ren «azpian» dagoena; «gainean», berriz, abentura eta umorea dira nagusi. Alde horretatik, Garmendiaren hiru liburuetatik «eroena» dela uste du idazleak.

Oraingoan, Garmendia Mendebalde Urrunetik atera eta Italiara eraman du Uribek. «Zergatik? Nigan Italiak eragin handia izan duelako. Han pasatu nuen urtebete literatura ikasten, eta zerbait geratu zitzaidan. Italia da argia; estetikak garrantzi handia dauka han eta oso herri bizia da. Espiritu hori sartu nahi nuen liburuan, nigan ere badagoelako».

Mikel Valverderen marrazkiak

Garmendiaren abenturak batez ere gaztetxoei begira idatzi baditu ere, helduei ere gustatuko zaizkiela uste du Uribek. «Gaztetxoek ikusten ez dituzten gauzak ikusiko dituzte helduek ­iragarri zuen­. Esaterako, Italo Calvino, Bocaccio, Catulo eta beste hainbati egin dizkiedan omenaldiak. Liburuan, ezkutuan, Italiako tradizio zoragarri horretako ipuin eta poemen oihartzuna adituko dute».

Garmendiaren Far Westeko ibilerak bezala, Veneziakoak ere Mikel Valverdek marraztu ditu, eta, jakina, gasteiztarraren marrazkiak ez dira apaingarri huts. «Testuak bidea seinalatzen du, baina bide horren barruan marrazkilariok badugu gure ekarria egiteko aukera», esan zuen atzo. “Garmendia eta Fannyren sekretua”n orain arte baino akuarela gehiago sartu ditu. Izan ere, gero eta joera «piktorikoagoa» du Valverdek, eta hori ere islatzen da Garmendiaren abenturetan.

Uribek eta Valverdek sortutako saila oso harrera ona izaten ari da. Horren lekuko da atzo bertan hartu zuten albistea: “Garmendia errege”k irabazi du Galtzagorri elkartearen Liburu Gaztea saria.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ilegalización, una bomba de relojería
Jendartea
Lakua muestra su compromiso para acabar con la indigencia
Euskal Herria
La defensa vuelve a solicitar el amparo del Consejo Vasco de la Abogacía
Euskal Herria
Ilegalizazioa: lehen kolpearen arrastoak
Mundua
Israel mata a cuatro palestinos tras recibir Ehud Olmert el espaldarazo de George Bush
Mundua
«Cuestionar las tesis de un Gobierno autoritario como el de Uribe resulta muy peligroso»
Kultura
Un libro recoge 136 testimonios inéditos de la Guerra del 36 recogidos por Barandiaran
Euskal Herria
Batasuna da a conocer a sus seis interlocutores para la negociación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea