GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-05-25
Erasoei herri gisa erantzun behar diegu

Euskalerria Irratiak manifestatzeko deia egin du. Urteetako bazterkeriari aurre egiteko aukera izango dugu ekimen horren bidez. Izan ere, Euskal Herri osoan pairatu ditugun eraso guztien esangura berezia bildu da honen inguruan.

Euskal Herriari salbuespenezko egoera ezarri diote. Gure nazioaren garapenerako garrantzitsua izan daitekeen ekimen oro estatu ukazioaren jopuntu bilakatu da. Aipagai dugun kasu honetan salbuespen egoera horren ezaugarri ugari biltzen dira:

­Euskal Herria eta euskara erasoaren jopuntu. Gure lurralde osoan euskaraz bizitzeko hautua kolpatzen da, eta euskararen berreskurapenari traba antidemokrati- koak ezarri. Euskal Herriak euskara berreskuratu nahi du. Nazio gisa etorkizuna izango badugu derrigorrezkoa zaigu hizkuntzaren egoera nor- maltzea. Gure herriaren borondatea bortxatu nahi dute eraso hauekin.

­Euskal herritarron autoantolakuntzari eraso egiten zaio, kasu honetan hain estrategikoa den hedabideen esparruan. Ezarri diguten antolaketa juridiko-politikoak ezin izan du gure nazio izaera eta errealitatea ezabatu. Are gehiago, egoera bidegabe horri aurre egiteko herritarrok egitasmo propioak jaso ditugu esparru ugaritan. Eta, garbi dago, ezarritako egoeraren injustizia islatzen duten egitasmo horiek eraso berrien jopuntu bilakatzen dituzte.

­Ezarritako egoerari eusteko mota guztietako bitartekoak erabiltzen dituzte. Euskalerria Irratia baztertzeko botere politikoa baliatzen ari dira. Salbuespen egoera ezartzeko, botere politikoak neurri bereziak asmatu behar baditu asmatuko ditu. Eta, kasu honetan gertatzen den bezala, hainbeste aldiz goraipatzen dituzten joko arauak urratu behar badituzte, eginen dute. Arauak interpretatzea, azken kasuan, bere estrategiaren baitan daudenek egingo baitute.

Hori guztia kontuan izanik bi gogoeta helarazi nahiko genituzke, Euskalerria Irratiarekin gure elkartasuna adieraztearekin batera. Lehenik eta behin euskararen berreskuratze osoa eta komunikabide propioen beharra nabarmendu nahiko genuke. Euskal Herriak bere eraikuntza eta garapen bideari arreta be- rezia eskaini behar dio. Ezin dugu lana gerorako utzi. Premiazko egoerak ditugu esku artean eta erantzun zehatz eta positiboak eraiki behar ditugu denon artean.

Bigarrenik, eraso hauek isolatuak ez direla oroitarazi nahiko genuke. Garai itxaropentsuak bizi ditugu. Baina, itxaropenak ezin digu itsukeria kutsatu. Begiak zabalduz gero, ikusiko dugu salbuespen egoerak ezarri dizkigutela esparru askotan. Euskal Herriari egindako erasoak badira, Herriari dagokio erantzuna. Eraso bakoitzari erantzun partikularra emanez abantaila itzela ematen diogu erasotzaileari. Hamarkada luzea daramagu erantzun iraunkorra, egonkorra eta bateratua aldarrikatzen.

Konpromiso garaia da. Denon artean aurrera egiteko konpromisoak. Norberaren asmoak ere garapen orokorraren baitan egonen baitira. Denon artean, ahal dugu.

Jagoba Zulueta - Nazio Garapenerako Biltzarra


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ilegalización, una bomba de relojería
Jendartea
Lakua muestra su compromiso para acabar con la indigencia
Euskal Herria
La defensa vuelve a solicitar el amparo del Consejo Vasco de la Abogacía
Euskal Herria
Ilegalizazioa: lehen kolpearen arrastoak
Mundua
Israel mata a cuatro palestinos tras recibir Ehud Olmert el espaldarazo de George Bush
Mundua
«Cuestionar las tesis de un Gobierno autoritario como el de Uribe resulta muy peligroso»
Kultura
Un libro recoge 136 testimonios inéditos de la Guerra del 36 recogidos por Barandiaran
Euskal Herria
Batasuna da a conocer a sus seis interlocutores para la negociación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea