GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-12
«Herritarron hitza eta erabakia praktikan jartzeko unea da»
«Euskal herritarrok gure hitza eta erabakia praktikan jartzeko mementoa iritsi da. Euskal Herria hautatu eta nazio eraikuntzari heltzeko garaia da». Mezu hori helarazi zuen Bai Euskal Herriari ekimenak atzo. Naziotasun Eguna baliatu zuen horretarako, eta bide horretan, gero eta babes zabalagoa duen EHNA erabiltzeko eskaera ere luzatu zien Balmasedara bertaratutakoei. Jada agiriaz bizi direnek ere egin zioten ekarpenik hitzorduari.

BALMASEDA

Naziotasun Eguna izan zen beste behin atzo Euskal Herrian, Balmasedan. Hitzordura laugarren aldiz deitu zuen Bai Euskal Herriari ekimenak, eta oraingo honetarako ere goiburu argi eta zehatza hautatu zuen: «EHNA erabiliaz, Euskal Herria eraiki», alegia.

Bezperatik jai-giroa nabaria zen Enkarterriko herrian, musika kontzertuak zirela-eta, kasu, baina atzokoa ez zen gutxiagorako izan. Izan ere, ohi denez, festa zein aldarrikapena eskutik lotuta ekarri baitzituzten.

Hala, 10.00etako dianak egin zien ongietorria bertaratutako euskal herritarrei, eta hitzordu nagusia 13.00etan izan zen, ekitaldi batekin. Adar, txalaparta eta bertsolarien jardunarekin jendea batu, eta Bai Euskal Herriari ekimeneko kide batek hartu zuen bertan hitza 150 lagun baino gehiagoren aurrean.

Bertan gogorarazi zuten bezala, egun oraindik ere Euskal Herria «bere izatea onartua eta aitortua ez duen nazioa» da. Ukazio horri, baina, estatu espainol zein frantseseko gobernuek egiten dioten inposizio nahiz zatiketa politikoa, administratiboa, judiziala eta lurralde mailakoa erantsi behar zaiola ere aipatu zuen segidan ele- dunak. Eta, horiek hala, atzokoa «euskal herritarrek sufritzen dugun jazarpenari muga jarri eta dagozkigun eskubideen praktika» sustatu nahian antolatutako hitzordua zela nabarmendu zuen. «Euskal Herri luze eta zabalean, gure nazioari dagokion eskubidearen aldarrikapena egin eta herri bat bezala pentsatu, gozatu eta pausoak ematea sustatu nahi dugu», gaineratu zuen.

Hain zuzen, Naziotasun Eguna Enkarterrin ospatzeak ere esangurarik izan zuen: «Nazio identitatea osatzen duten hizkuntza, kultura, edo nazio ikuspegia bezalako hainbat elemen- tu egoera larrian ikusten ditugulako antolatu dugu aurtengoa hemen», argitu zuten.

Osterantzean, herri honetako herritar oro kontuan hartzen duen erakunde bakarra Udalbiltza dela ere gogorarazi, eta horren lehendakari Loren Arkotxari eman zioten hitza. Besteren artean, bezperan Lizarrako Estatutuaren alde izandako hitzorduari jarritako oztopoak deitoratu zituen.

Arkotxaren mintzaldiari dantzariek hartu zioten lekukoa, eta gerora, aldiz, Balmasedako Bai Euskal Herriari ekimeneko kide Julen Jauregik hartu zuen mikrofonoa. Funtsean, «EHNArekin Euskal Herriaren nazio eraikuntzan harri sendo bat» jartzen ari direla gogorarazi zuen. Ondoren, honakoa ere aipatu zuen: «Euskal Herriaren geroa, bere etorkizuna, gutako bakoitzaren esku dago, guztion esku. Euskal herritarrok eman behar ditugu pausoak. Herriaren etorkizuna ez dago-eta Madril, Paris edota Gasteizko agintarien esku».

Aldarrikapena, errealitate

Hala, eskaera zuzenik ere helarazi zien euskal herritarrei bide horretan urratsak egiten joateko: «Gure burua agertzeko eskatzen diguten bakoitzean EHNA aurkeztea».

Hartara, bidean izandako zenbait oztopo eta pauso positibo gogora ekarri, eta aldarrikapen hori bere egin duten hainbat lagun bilakatu ziren segi- dan atzoko protagonista nagusi. Izan ere, 2003ko urtarrilean hainbat iheslari politikok irekiriko borrokari heldu diote hainbatek azkenaldian. Hala, iragan abenduaren 6an Enkarterriko 13 gaztek beren «DNIak Moncloara bidali» zituztela azaldu zuen batek: «Inposaturiko naziotasun arrotzen aurrean intsumisioa oinarri harturik, EHNArekin bizitzeko apustua egin genuen. Euskal herritarrak gara! Ez gara inor gehiago, baina gutxiago ere ez! Garen bezala bizitzeko konpromisoa daramagu altzoan», argitu zuen, eta euskal nortasun agiriaz bizitzea «5, 10 edo 100 lagunek» beharrean, herri oso batek bakarrik lor dezakeela gogorarazi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La guerra como razón de Estado
Euskal Herria
«Herritarron hitza eta erabakia praktikan jartzeko unea da»
Mundua
El Ejército israelí «es el más ético del mundo», asegura el sucesor de Sharon
Mundua
El fin de un mito
Kirolak
Luperini y un podio de lujo elevan el prestigio
Kirolak
Robben acerca a Holanda a octavos
Kirolak
Irán echó por la borda su buen trabajo
Kirolak
Los penaltis se interponen en la hazańa
Mundua
El relator de la ONU contra la Tortura denuncia el «cinismo total» de EEUU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea