GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-06-12
Biarriztar guztiak kaleratu dira talde txapeldunari merezitako harrera egiteko
Herri guztia, eta herrikoak ez ziren beste hainbat ere bai, jende asko, ikaragarri, Biarrizko kaleetan batu zen atzo talde txapeldunari harrera egiteko. Inork ez zuen hutsik egin nahi izan, eta egiten zuen beroa ere ez zen aitzakia han ez izateko. Taldea agindutakoa baino oren erdi beranduago heldu bazen ere, denen zoriona jaso zuten, eta jokalariek ere guztia eskertu nahi izan zien jarraitzaile guztiei.

Bero latza egin zuen atzo Biarritzen, baina ez hori, ez eta jende askok zeraman nekea ere, ez ziren izan talde zuri-gorriari egin beharreko ongietorria ekiditeko inolako aitzakia.

Atzo goizean bezperako parrandaren arrastoak nabariak ziren Lapurdiko herri horretako karriketan, baina bazkalostean taldea hartzeko prest zegoen. Kaleak, etxeetako balkoiak, tabernak, denak zeuden zuriz eta gorriz apainduta, denak arratsaldeko hirurak noiz iritsiko zain zeuden.

Orain dela hiru aste ere jende askok egin zion harrera Biarritzi, baina orduan ikusitako aurpegiak ikusi, eta atzokoak ikusi, bazegoen alde ederra, izan ere galtzetik irabaztera, alde handia baitago.

15.00etarako zegoen iragarrita jokalarien etorrera, eta ordurako bai aireportu ingurua, bai bertara eramaten duen bidea, jendez gainezka zeuden, ikurrinez josita zeuden kale guztiak, eta denak jokalariak noiz iritsiko zain zeuden.

Azkenean, 15.30 inguruan heldu ziren, eta jokalariak herenegun irabazitako garaikurra erakutsiz jaitsi ziren hegazkinetik. Han lehenengo harre- ra jaso ostean, atzorako prestatuta zegoen autobusera igo, eta hiria zeharkatzeari ekin zioten.

Jendeak bazter guztiak betetzen zituen, eta autobusak nahiko komeria izaten zituen aurrera egin ahal izateko. Jendearen txalo artean zihoazen jokalariak, autobus gainean, zaleak agurtuz, eta beren aldeko oihuei erantzunez.

Kantu hotsa ere ez zen falta izan, eta Biarritzen ereserkia non-nahi entzuten zen, hori izan baita azken egun hauetan Biarritzen, eta batez ere larunbat gauean, gehien entzun den kantua.

Ibilbide luzea

Kaleetan zehar egindako bidea oso luzea izan zen. Autobusak oso poliki joan behar izan zuen, eta une askotan ere geratu egin behar izan zuen. Ez da gutxiagorako, 30.000 biztanle dituen herri bateko taldea baita azken bi urte hauetan Europako Ligarik indartsueneko txapelduna, eta hori ospatu beharreko zerbait zen.

Kaleetan zehar egin beharrekoa oso ibilbide luzea ez izan arren, denbora asko pasatu zuten, eta arratsaldeko seiak aldera heldu ziren herriko etxearen aurrera. Han jokalariak autobusetik jaitsi, eta udaletxerako bideari ekin zioten, eta han zeuden zaleen animoak ere jaso behar izan zituzten.Denak izerditan blai egon arren, denek ukitu nahi zituzten jokalariak, hiriko izarrak baitira. Heldu, zahar eta gazte, denek nahi zuten jokalariengandik gertu egon, haiek ukitu, eta zerbait esan, baina nahi baino gutxiagok lortu zuten helburua. Horrelakoetan ohikoa den bezala, jokalariak herriko etxeko balkoira atera ziren, eta handik, denak banan-banan, garaikurra eskuetan hartuta, zaleei eskaini eta erakutsi zieten bezperan Parisen, SaintDenis estadioan lortutako garaipen eder bezain garrantzitsua.

Hori amaitutakoan, Udalak jatekoa eta edatekoa eskaini zien taldeko jokalari, entrenatzaile eta agintariei, eta 45 minutu inguru egin zituzten agintariekin batera. Bitartean, kantuak eta BOren aldeko oihuek etengabe jarraitzen zuten, eta zaleen berotasuna ere gero eta handiagoa zen. Orduan, denak udaletxetik noiz jaitsiko ziren itxaroten zeuden.

Handik jaitsi, eta Kasinorako bidea hartu zuten, eta oihuek eta abestiek indarra hartzen jarraitu zuten. Jokalarien poza ere agerikoa zen, baita emozioa ere, nahiz eta askoren ustez, arratsaldeko ekitaldirik ederrena eta politena heltzear zegoen.

Kasinoaren atzealdean, jokalarientzat leku berezi bat zegoen prestatuta, eta hara igo ziren denak, jokalariak, entrenatzaileak, eta agintariak, zaleen txalo artean.

Ondoren Oldarra musika taldearen emanaldia hasi zen, eta horiek denak kantuan jarri zituzten, eta zaleen emozioa ere gehitzen hasi zen, batzuen begietatik malkoak ere hasi baitziren erortzen, baina emozioa gero eta handiagoa zen.

Banan-banan aurkeztu zituzten jokalariak, kantu eta oihuen artean, eta orduan negar malkoak ere asko ikusi ziren. Jokalariek zaleei eskaintzen zien irabazitakoa.

«Hau zuentzat da»

Ondoren Marcel Martin Biarrizko presidenteak hartu zuen hitza: «Garaipen hau zuentzat da, zuek gabe ezinezkoa izango litzateke hau guztia lortzea. Egin beharrekoa egin dugu, Europako Kopan ezin izan zen horrela ibili herrian zehar, baina Ligarekin gozatu dugu. Orain hau denok ospatu behar dugu», esan zuen, eta jendeak txalo artean erantzun zuen.

Berriro ere Oldarra taldearen musikak ekin zion ondoren, eta kantu hotsak gero eta ozenago entzun ziren. Ekitaldiak amaitzear zeuden, baina inork ez zuen etxera joan nahi.

Azkenik, jokalariak, oholtzatik jaitsi, eta Kasino barrura joan ziren. Han zuten afaria, eta handik aurrera elkarrekin eta gertuenekoekin ospatzea geratzen zitzaien.

Batzuk lorik ere egin gabe zeuden, baina parrandan jarraitzeko asmoa agertzen zuten. Beste batzuek, apurka-apurka etxerako bidea hartu zuten, baina denak zeuden nekatuta. Hori bai, pozik.

«Hau ez da urtero biziko. Bi urtez jarraian Liga irabaztea oso zaila da, eta ez dakigu heldu den urtean berriro hemen biltzerik izango dugun horrelako zerbait ospatzeko. Beraz, orain aprobetxatu egin behar dugu, Biarritzentzat gauza handia baita hau», adierazi zuen adineko gizon batek. Eta nola ez, ia-ia jokalariak baino gusturago zebilena, taldeko indioa zen, taldeko animatzaile ofiziala.Bere auto bereziarekin autobusaren aurretik ibili zen herrian zehar.

BIARRITZ


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La guerra como razón de Estado
Euskal Herria
«Herritarron hitza eta erabakia praktikan jartzeko unea da»
Mundua
El Ejército israelí «es el más ético del mundo», asegura el sucesor de Sharon
Mundua
El fin de un mito
Kirolak
Luperini y un podio de lujo elevan el prestigio
Kirolak
Robben acerca a Holanda a octavos
Kirolak
Irán echó por la borda su buen trabajo
Kirolak
Los penaltis se interponen en la hazaña
Mundua
El relator de la ONU contra la Tortura denuncia el «cinismo total» de EEUU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea