GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-07-10
- Sega
Goikoetxea eta Alkorta ere sailkatu dira

DONOSTIA

Andoni Goikoetxeak garbi utzi zuen atzo Azkaraten, Gipuzkoako finalerdian gertatutakoa istripua izan zela, eta atzo berak eraman zuen Euskal Herriko Txapelketako azkeneko kanporaketa, eta horrekin batera finalerdietarako txartela ere bereganatu zuen. Alkorta izan zen aurrera sailkatu zen beste segalaria.

Jendetza handia batu zen atzo Azkaraten final-laurdenetako azkeneko saioa ikusteko. Belarra apur bat nahasia, baina aitzakiarik gabekoa zegoen.

Andoni Goikoetxea zen garaipena lortzeko faboritoa, eta gazteluarrak ez zuen hutsik egin. Hasieratik aurre hartu zuen sailetan, eta horrela jarraitu zuen amaitu bitarte. Alkorta izan zen atzetik jarraitu ziona, baina gazteluarra harrapatu gabe.

Sailetan lehenengo izateak ez du beti irabazi egingo duenik esan nahi, baina atzo ere horrelaxe izan zen, Andoni Goikoetxeak moztu baitzuen belar gehien, eta Alkortak atzetik. Biak izango dira finalerdietan. Kanflankak, berriz, orain Nafarroako Txapelketari heldu beharko dio.

Finalerdiak nola jokatuko diren erabakita geratu dira atzoko saioaren ostean. Multzo batetan, Lapazaran, Alkorta eta Aranalde izango dira, eta bestean, berriz, Gabirondo, Mariñelarena eta Goikoetxea. Finalerdiak, hilaren 23an jokatuko dira Mañarian, eta han ere orduerdiko lana izango dute. Bi multzoak egun berean arituko dira, bat bestearen atzetik. Finala ere Mañarian izango da hilaren 30ean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los Miura fueron balas de casi 700 kilos
Mundua
Un avión con 201 ocupantes se estrella en el aeropuerto siberiano de Irkutsk
Kultura
Gau magiko bat Ahuzki mendian
Kirolak
Italia, mejores en situaciones difíciles
Euskal Herria
Gobierno español y ETA cerraron en febrero un acuerdo con compromisos y garantías
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss