GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-07-10
- Nafarraoko herri kirol txapelketak
Mindegia-Vicente dira Binakako txapeldun berriak
·Borroka handia izan zuten Senosiain anaiekin bukaera arte

IRUÑEA

Miel Mindegiak txapelak pilatzen jarraitzen du, eta atzo Nafarroako Binakakoa bereganatu zuen, Daniel Vicente lagun zuela.

Hiru bikote ziren lehian, Nafarroako Lehen Mailako finaleko onenak. Orduan Nazabal eta Larretxea ezin ziren aritu min hartuta zeudelako, beraz, atzo ezin izan zuten lehiatu. Biko bakoitzak sei kana-erdiko eta sei 60 ontzako moztu behar izan zituen, eta atzo ikusitako finala, zaletasuna sortzeko horietakoa izan zen. Txapeldunek sekulako borroka izan zuten Senosiain anaiekin. Lan erdietan minutu erdi bateko aldea zuten, baina bederatzigarren enborrean ia harrapatu egin zituzten, eta azken kolpetan segurtatu ahal izan zuten txapela.

Gaur, Foruen enparantzan, 12.00etan hasita, aizkolari gazteen txapela jokatuko da. Larretxea lehengusuak, Jimenez, Erasun eta Saralegi neurtuko dira. Helduetan Larretxearen eta Nazabalen arteko dema izango da. Kanako batekin neurtuko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los Miura fueron balas de casi 700 kilos
Mundua
Un avión con 201 ocupantes se estrella en el aeropuerto siberiano de Irkutsk
Kultura
Gau magiko bat Ahuzki mendian
Kirolak
Italia, mejores en situaciones difíciles
Euskal Herria
Gobierno español y ETA cerraron en febrero un acuerdo con compromisos y garantías
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss