GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-09-03
Googleren azken asmaketa: «Click to call»
Internet gero eta zabalduago dago munduan; erabiltzaileak gehituz doaz, baina baita konkurrentzia ere bertan lan egiten duten konpainientzat. Hori dela-eta, berritzeko unea iritsi da, eta Googlek, egin ohi duen moduan, ez du atzean geratu nahi izan. Oraingoan publizitatean sartu da «Click to call» sistemari esker.

Googlek zerbitzu berriak eskaintzen jarraitzen du interneteko erreminta baliagarriena bihurtzeko, eta nola ez, diru-sarrerak handitzeko.

Oraingoan, publizitatearen munduan sartu nahi izan du. Horretarako, bere publizitate unitatea, Google AdWords, Salesforce.com sareko eskaera zerbitzuko enpresarekin bateratu da. Hala, bezeroei euren sareko publizitate kanpainen eraginkortasuna bultzatzeko, kontrolatzeko eta kudeatzeko aukera emango die.

Bi enpresen teknologiak bateratzeak euren publizitate kanpainak gainbegiratzeko aukera emango die bezeroei. «Negozioaren erabilerak Business Web-erantz jotzen ari dira, eta Salesforce eta Google AdWords berrikuntzek softwarearen etorkizuna negozio zerbitzuetatik pasatzen dela nabarmentzen dute», azaldu zuen Marc Benioff-ek, Salesforce.com-eko lehendakariak.

Kanpainen emaitzak neurtu

Gainera, AMR Researchek orain gutxi egin duen ikerketa batek argitu du enpresen lehentasunetako bat internet bidezko publizitate kanpainen emaitzak neurtzea dela.

Search Engine Marketing Professionals Organization-ek egindako beste ikerketa batek adierazten du iaz Ameriketako Estatu Batuetan motor bilaketekin erlazionatutako publizitate gastua 4.500 milioi eurokoa izan zela. «Konpainiek sareko bilatzaileen bidezko publizitate inbertsioak salmentak hobetzeko bide berri eta hobeak bilatzeko erabili dituzte», esan zuen Nucleus Researcheko lehendakariordeak, Rebecca Wettermannek. Horiek hala, Googlek hitzarmen garrantzitsua sinatu du, eta eBay enkante atariaren Internet bidezko orrialdeen testu-iragarkien horni- tzaile bakarra izango da AEBetatik kanpoko herrialdeetan. Izan ere, eBayek badu maiatzetik era horretako beste hitzarmen bat Yahoorekin AEBetako iragarkietarako; hain zuzen, Googleen aurkaririk handiena denarekin. Hala, akordio horrek Interneteko publizitate modu berri baten, Click to call-en, trukea ahalbidetzen du.

Horrek interneteko telefonia sistemen bidez iragarkia jartzen dutenei aukera ematen die daitezkeen bezeroekin zuzenean harremanetan jartzeko.

Sistema horrek erabiltzaileari produktu edo publizitate baten lotura edo ikono bat sakatzeko aukera emango dio. Hala, eBayeko erabiltzaileekin edo Googleen iragarkia jarri dutenekin parte hartzeko edo elkarrizketa bat hasi ahal izateko aukera izango du konpainia bakoitzaren lekutik. Horretarako, Skype edo Google Talk erabiliko dute. Googlek azaldu zuen Click to call sistema 2007ko lehen hilabeteetan jarri nahi dutela abian.

Nahiz eta bi konpainiek adierazi duten akordioaren baldintza ekonomikoek diru-sarrerak banatzea aurrez ikusten dutela, oraindik ez dute esan nola banatuko duten zehazki dirua.

eBayko lehendari Meg Whitman «oso kontentu» agertu zen. Izan ere, haren ustean, Googlekin«bi enpresetako erabiltzaileei onura ekarriko dien Click to call merkatuko aukera berriak miatu» ahal izango dituzte. Bestetik, Eric Schmit Googleko kontseilari ordezkariak esan zuen Skype eta Google Talk bidez Click to call-en funtzionaltasuna sustatzeko elkarrekin lan eginda, iragarki jartzaileei bezeroekin harrema- netan jartzeko era berritzailea eskaintzen dietela.

Badirudi interneteko zerbitzuak eskaintzen dituzten konpainiak diru-sarreren bila bideak irekitzen ari direla, azken urteetan gero eta gehiago dira-eta. Adierazle moduan eBay bera: orain gutxi arte internet bidezko enkante etxe bakarra bazen ere, orain konkurrentzia handia du, eta iaz bertan urteko irabaziek behera egin zuten hori dela-eta.

Googlek ere arazo bera du, eta horri aurre egiteko Interneteko orrialdeetan merkataritza-bideoak txertatzeko probak egiten ari da. -

SAN FRANTZISKO


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un menor fallece en el Gorbea por el impacto de una piedra
Jendartea
Bikote arazoak ez dira oporretan konpontzen
Euskal Herria
Cara a cara (o casi) entre Arzalluz y Garaikoetxea a los veinte años de la escisión del PNV
Kirolak
Josune Bereziartu recibe el premio Arco Rock Legend
Euskal Herria
Inicio de los juicios a más de cien detenidos en redadas «preventivas»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss