GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-09-12
- Euskal Herriko Hirugarren Mailakoa
Ugarteburu oso indartsu agertu da

DONOSTIA

Joxe Ugarteburu sasoiko dago, eta joan den ostiralean Lekeition jokatu zen Euskal Herriko aizkolarien Hirugarren Mailako kanporaketan hori argi eta garbi utzi zuen, oso erraz lortu baitzuen garaipena, eta txapela janzteko ere hautagai nagusi bihurtu da Ezkiokoa.

Minutu bateko aldea kendu zion bigarren postuan amaitu zuen Joseba Otaegiri. Bi horiekin batera, Joxemari Teietxea oiartzuarrak ere lortu zuen finalean izateko txartela. Aizkolari bakoitzak lau kana-erdiko moztu behar izan zituen. Jaime Gorriti ere bertan izatekoa zen, baina min hartu zuen egun batzuk lehenago, eta ezin izan zen bertan izan.

Bigarren kanporaketa ere Bizkaian jokatuko da, baina horrek ez dauka oraindik ez datarik ez eta lekurik ere, nahiz eta egun gutxi barru hori jakingo dela iragarri zuen atzo Bizkaiko Federazioak. Bigarren kanporaketan honako hauek hartuko dute parte: Llanos, Garitaonaindia, Aldape, Alkizalete, Lasa, Zabala, Aierbe II.a, Zubizarreta, Mugertza II.a, Etxeberria, Olano, Mandazen eta Eraso. Horiek ere aurreko kanporaketan egindako lan bera egin beharko dute, eta estreinako hirurek lortuko dute finalean izateko txartela. Finala urriaren 12an jokatuko da Basaurin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Por cada muerto en el 11-S han fallecido 90 en el mundo
Mundua
Diada, entre las servidumbres de la política y el ansia independentisra
Jendartea
Bost atxilotu indarkeria sexistagatik azken egunotan
Kultura
«Maltzeta» trikitilaria hil da, gerraondoko belaunaldi mitikoaren azken aleetako bat
Euskal Herria
Puras justifica que el marco actual no fuera sometido a votación en 1982
Mundua
Hamas y Al Fatah acuerdan formar un Gobierno de unidad nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss