GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-09-21
- Izotz Hockeya
Hormadi Angelukoak zaila izango du Ligako Kopan aurrera egitea

DONOSTIA

Hormadi Angelukoak oso zaila izango du Ligako Kopan aurrera egitea, final-zortzirenetako joaneko partida 0-3 galdu baitzuen herenegun gauean La Barreko izotz jauregian.

Larunbatean Ligan gertatu zen moduan, euskaldunak nahiko kamuts aritu ziren kanpotarren atearen aurrean, eta barkatuz gero, zaila izaten da gero irabaztea.

Briançonek kontraerasora jokatuz ekin zion neurketari, eta min handia egin zion talde euskaldunari, lehen zatian bi gol egin baitzizkion, eta 0-2 aurretik zirela joan ziren lehenengo atsedena hartzera.

Bigarren zatian Hormadik erasora jo zuen; emaitza gutxienez berdindu egin nahi zuen, dena azkeneko zatian jokatzeko, baina frantziarrak ongi sartu ziren atzean, beren atezaina oso ederki babestu zuten, eta euskaldunei zulo guztiak itxi zizkieten. Hala, gorri-berdeek ezin izan zuten markagailua mugitu. 0-2koarekin joan ziren bigarren eta azkeneko atsedena hartzera, hirugarrengo zatian zerbait egingo zutelako itxaropenarekin.

Briançonek ez zuen jokoa batere aldatu. Atzean sartuta jarraitu zuten, eta jokoaren ardura etxeko taldeari utzi zioten. Frantziarrek, ordea, kontraerasorako aukera ez zuen baztertu, eta horietako batean hirugarren gola egin zuten. Hala, bada, partida erabakita utzi zuten, eta kanporaketa ere ia-ia erabakita utzi dutela esan daiteke.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Deslokalizazioa ez da arazo berria
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo Democrático, preocupados por la demora de la mesa
Euskal Herria
Numerosos testigos exculpan a los dos detenidos por la Ertzaintza en Errenteria
Ekonomia
Más de 32.000 puestos directos dependen de las multinacionales
Ekonomia
Fallece un operario en Lesaka al caer desde diez metros
Mundua
La derecha trata de capitalizar el malestar apelando a la insurrección del 56 en Hungría
Mundua
Chávez llama «diablo» a Bush y le acusa ante la ONU de apoyar el «terrorismo»
Kultura
La suerte esta echada
Kirolak
Jon Odriozolak osatuko du Euskaltel Euskadiko kirol zuzendaritza berria
Kultura
La suerte esta echada
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss