GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-28
Europako lehen Herpetologia Behatokia, Donostian
·Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan egongo da eta inguruko espezietan oinarrituko da

DONOSTIA

Narrastiak eta anfibioak aztertzea xede izango duen Europako lehen Herpetologia Behatokia Aranzadi Zientzia Elkartearen Donostiako egoitzan egongo da.

Behatokiaren zuzendariak, Alberto Gosak, atzo aurkeztu zuen ikerketa zentro berria, eta, zehaztu zuenez, bertako faunan oinarrituko dira batez ere, kanpoko azterketa zentroekin harremanak izatea beharrezko jo bazuen ere.

Aurretik ere, narrastiak eta anfibioak ikertzeko makina bat lan egina dute Aranzadin, besteren artean Igeldoko igeltxoarekin. Eta, hain justu, horregatik eta alor hori aztertuko duten ikertzaileen eskasiak bultzatuta, zentro hori sortzea erabaki dute. «Inguruotan agerian dago ez dagoela herpetologorik, eta horren arrazoia ziur aski bai UPV-EHUn, bai Nafarroako Unibertsitean, bai inguruotako erkidegoetako unibertsitateetan herpetologia alorreko lan-talde espezifikorik ez egotea izango da», jakinarazi du elkarteak.

Zuzendariak aipatu zuenez, behatokiaren helburuak ikerketa talde egonkorrak sortzea, anfibio eta narrastien populazioak kontserbatzea, espezializatutako ikertzaileak heztea, ingurumenaren gainean sentiberatzea eta informazioa dibulgatzea eta trukea izango dira.

Era berean, Kantaurikoko kostako sugandilaren ikerketan sakontzea ere dute helburu. Ikertzeaz gain, informazioa gizarteari helarazten saiatuko da elkartea, eta helburu horrekin ikastaroak eta dibulgazio jardunaldiak antolatuko ditu.

Horrezaz gainera, anfibioei kalte egiten dieten onddoen gaineko ikerketa bat egitea proposatu dute zentro berriko ikertzaileek.

Aranzadik herpetologia bilduma garrantzitsua du egun, orotara 3.000 alez osatua. «Euskal Herriko bilduma herpetologikorik garrantzitsuena eta penintsulako nagusietako bat da», zehaztu zuen Aranzadi Zientzia Elkarteak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero rechaza las llamadas a parar el proceso, pero remarca sus «reglas»
Mundua
La periferia parisina se lamenta de que la muerte de los dos jóvenes haya sido inútil
Iritzia
Más allá de las palabras
Kirolak
Lotina afronta el reto con «ilusión y entusiasmo»
Jendartea
«La felicidad depende más de las relaciones interpersonales que del dinero o la salud»
Euskal Herria
El fiscal brinda dos posibilidades al tribunal para que retenga a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss