GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-06
«Zuen sakrifizioa aitortua izan dadin»
1936ko abuztuaren11n, II.Errepublikaren aurkaaltxatutako faxistakIruni erasotzen ariziren. Handik gertu,Pikoketan (Oiartzun),13 euskal herritarfusilatu zituzten.Omenaldia egin zietenatzo, hil zituztenlekuan, «eginikosakrifikazioa» eskertueta goraipatzeko.

Mertxe Lopez Cota-relo, Pilar Valles Vicuña, Jose Maria Arruti Idiakez, Victor Genua, Jesus Lopez Casado, Agapito Dominguez, Bernardo Usabiaga Jauregi, Manuel Justo Alberdi, Miguel Lopez Pascual, Vicente Argote, Agustin Bermejo, Felix Luz Etxeberria eta Angel Braña Lopez. Gazteenak 16 urte zituen; adinduenak, berriz, 47. Indar faxistek duela 70 urte fusi- latu zituzten hamahiru irundarren izenak dira horiek. Hil zituzten toki berean omenaldia egin zieten, «Errepublika eta Euskal Herria defendatzeagatik egin zuten sakrifizioa» eskertu eta goraipatzeko.

«Bizitzen hasterako hiltzera kondenatu» zituztela nabarmendu zuten Nicolas Gerendiain talde errepublikanoak antolatutako ekitaldian ­Batasuna eta EAE-ANV alderdietako eta Gazte Komunistetako ordezkariak ere Pikoketan izan ziren, 13 irundarrei gorazarre egiteko­. «Haien delitu bakarra Errepublika eta Euskal Herria defenditzea izan zen; lege demokratikoa eta beren herria defenditzea», adierazi zuten antolatzaileek mintzaldian.

«Hamahiru pertsona, beste hainbatek bezala, beren bizia arriskuan jartzeko zalantza izpirik izan ez zutenak beren herria defenditzeko, kasu honetan Irun, militar faxisten aurrean», azaldu zuten, eta altxamendu faxistaren nondik norakoak gogorarazi zituzten: «Armaz josita, urteetako borroketan lortutako eskubideak kendu nahi izan zituzten: politika aniztasuna ezabatu, langileen erakundeak desagerrarazi, irakaskuntza publiko eta laikoa amaitu, euskara baztertu eta boteretsuen interesen baitara makurtu. Eta lortu ere, lortu zuten».

Baina omentzeaz gain, eskerrak eman nahi izan zizkieten «pertsona adoretsu horiei». Izan ere, agertu zutenez, «gazte-gazte zirela, ia prestakuntza militarrik gabe eta baliabide eskasekin, beren herritarrak, beren ondorengoak, defenditzeko adorea izan zuten». Eta besterik ere adierazi zuten:«Gaur esan nahi dizuegu beti eramango zaituztegula bihotzean, zuen jarrera eredugarria izan zela, ez zaituztegula inoiz ahaztuko eta Errepublika eta Euskal Herria defenditzegatik egin zenuten sakrifizioa, beste milaka askok egin zuten bezala, aitortua izan dadin lan egingo dugula».

Plaka monolitoan

Ondoren, Bernardo Usabiagararen ­fusilatuetako bat­ anaia Marcelok hartu zuen hitza, hunkituta. «Inguru hauek ikusita, hunkitu egiten naiz. Une haiek datozkit burura, eta... Barkatu, ezin dut askorik esan. Erregimen frankistak epaitu ninduen, 21 urte egin nituen preso... Eta 13 kamarada hauek gogoratzean ezin diot emozioari eutsi. Demokrazia defenditu genuen, askatasuna, dagoen gauzarik garrantzitsuena. Gora Errepublika!», oihukatu zuen.

Omenaldian ez zen musikarik faltatu ­txistulariak eta txalaparta­, ezta adar hotsik ere. Banderak ere eraman zituzten Pikoketara joandako dozenaka lagunek ­errepublikanoak eta ikurrinak, besteren artean­, eta pankartak. “Riegoren ereserkia” ere abestu zuten.

Ekitaldia amaitzeko, antolatzaileek plaka ­13 irundarren izenak, Euskal Herriko mapa ikurrinarekin, bandera errepublikanoa eta «Errepublika eta Euskal Herria defenditzegatik fusilatuak» esaldia jasotzen ditu­ jarri zuten fusilatuen omenez han jarria dagoen monoli-toan. Harrian, lehendik, beste esaldi hau zegoen:«Eraildako askatasunaren aldeko borrokalariak». Hantxe egin zuten lore eskaintza. Oroitzeko. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Tenía fuerza suficiente para decirles que habían sido mis torturadores»
Mundua
Los tribunales creados por EEUU condenan a Saddam Hussein a morir en la horca
Kirolak
El Sánchez Pizjuán dejó de ser amuleto
Kirolak
Se sigue resistiendo la primera victoria del Athletic en San Mamés
Kirolak
«La Real va a jugar a fútbol aunque cueste 24 horas de trabajo al día»
Mundua
PSC, ERC e ICV alcanzan un acuerdo para formar un nuevo gobierno tripartito
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss