GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-12-10
Karabajarrek ere Konstituzioa bozkatuko dute gaur bertan
Nagorni-Karabajeko armeniarrek «independentziaren» 15. urteurrena ospatuko dute gaur, Konstituzio berria erreferendumean bozkatuta. Azerbaijango Gobernuak kontsulta deitoratu du, eta «bake-prozesua oztopatzen duela» esan du. Bakuk «esku zabaleko autonomia» eskaintzen dien arren, karabajarrek autodeterminazioa eskatzen dute.

STEPANAKERT

Nagorni-Karabajen egun bizi diren biztanle gehienak (140.000 lagun) armeniarrak dira. Izan ere, Armeniaren parte izan zen 1923ra arte. Orduan, Azerbaijango Sobietar Errepublikan sartu zuen Stalinek.

Sobietar Batasuna suntsitzean, Azerbaijandik alde egitea erabaki zuten bertako gehienek. Liskarrak 1988an hasi ziren, eta 1994ra bitartean 25.000 pertsona hil ziren. Milioi inguru pertsonak etxetik alde egin behar izan zuten; 750.000 azeriarrek Nagorni-Karabajetik eta inguruko eskualdeetatik ihes egin zuten. 250.000 armeniarrek Azerbaijan utzi zuten.

Armeniako Armadaren laguntzarekin, karabajarrek beren herria eta gainerako beste zazpi barruti (Agdam, Dzhebrail, Fizuli, Kialbadzhar, Lachin, Zanguelan eta Gubadli) eskuratu zituzten, eta Azerbaijango Estatuko eremuaren herenean «segurtasun eremu» bat eratu zuten.

Gerraren erdi-erdian, 1991. urteko abenduaren 10ean, independentziaren aldeko erreferenduma egin zuten. Hautesleen %99,89k aldeko botoa eman zuten.

Ordutik hona, Estatu independente orok duen ezaugarri guztiak ditu Nagorni-Karabajek, hala nola ikurra, Armada eta Gobernua. Hala ere, ez du «nazioarteko komunitatearen» oniritzia, eta Armeniaren babespean dago.

Biztanleria Armeniaren laguntzarekin eta, batez ere, armeniar diasporak bidaltzen dizkion diru-laguntzekin bizi ahal da. Herritar gehienek ez dute edateko urik, ezta gasik ere. Herri askok guztiz suntsituta jarraitzen dute, eta Azerbaijanek eta Turkiak ekonomikoki zigortzen dute.

Azerbaijanen errefuxiatu asko bizi dira kale gorrian, herrialdea petrolioan aberatsa baldin bada ere.

Bakuk gogor deitoratu du

Azerbaijango Gobernuaren iritziz, gaurko erreferenduma «ez da, inolaz ere, bake prozesurako lagungarria izango». Bakuk Armeniako Armada erretiratzeko exijitzen du, eta karabajarrei «esku zabaleko autonomia» eskaintzen die. Horiek autodeterminazio eskubidea eskatzen dute.

Armeniarrak erretiratzeko lau aldiz exijitu du Nazio Batuen Erakundeak, eta hura eta Minskeko Taldea (Europan Segurtasun eta Elkarlanerako Erakundea) baikor azaldu dira azken egunotan. Datorren urtean auzia konpontzeko aukerak izango direla jakinarazi dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Esperan concluir hoy el vaciado de combustible del arrastrero encallado
Euskal Herria
Varias generaciones, el mismo sufrimiento
Mundua
Fallecen 45 mujeres al incendiarse un hospital de rehabilitación en Moscú
Kirolak
Ronaldinho y Valdés evitan otro punto
Euskal Herria
Los médicos advierten un peligro a corto plazo para la vida de De Juana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss