GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-15
Aixuri arkume ekologikoa, gozoa bezain osasungarria
Gipuzkoako artzain talde batek produktu osasungarri bezain gustagarri bat aurkeztu zuen atzo, Aixuri arkume ekologikoa. Ekoizleek azaldu zutenez, euskal baserriak berregituratzen ari diren une honetan, mesedegarria da abeltzainek aitzinera jotzeko eta Europako haizearekin bat egiteko, Austrian, adibidez, kontsumoaren %20-30 ekologikoa baita.

DONOSTIA

Ataungo Espilla baserriko Pili Eskisabel, Hernaniko Telleri-Zaharreko Ramon Mugerza, Eibarko Sosolako Enrike Gisasola eta Antzuolako Pikuinetako Jose Ramon Arrieta dira 800.000 bildots ekologikorekin lanean diharduten artzain batzuk. Biolurreko eta Slow Foodeko kideekin elkartu ziren atzo Donostian, Gastronomiazko Euskal Anaiartean, bazkari eder baten bueltan. Aurretik, ekoizteko modua eta produktuaren abantailak azaldu zituzten.

Esneko bildotsa da Aixuri, eta Europako araudiak animalia ekologikoentzat zehazten dituen baldintzak betetzen ditu, Enrike Gisasola artzainak jakinarazi zuenez. «Lurra da ekoizpenaren mugatzaile nagusia eta, beraz, daukagun azaleraren arabera ekoitzi beharra dugu. Ezinbestekoak ditugu instalazio egokiak ere, animaliak eroso bizi daitezen, eta ez dugu tratamendu sistematikorik eta prebentiborik erabiltzen. Tratamenduak egiten ditugu, baina albaitarien kontrolpean beti. Larrea da abereen elikaduraren oinarria, nahiz eta osatzeko beharrik izanez gero pentsu ekologikoa ere ematen diegun, gehigarri kimikorik eta transgenikorik gabea».

Aske hazten dira Aixuri arkumeak, amaren esnea edaten dute eta haren ondoan ematen dute bizitza guztia. Amek jaten duten bazka gehiena etxekoa da, kanpokoa osagarria bertzerik ez da. Honako galdera planteatu zuen artzainak: «Zergatik animatzen ditugu herritarrak modu horretan hazitako arkumeak erostera? Benetan gozoak izateaz gain, planetaren eta bizilagunon osasunerako onuragarriak direlako». Euskal baserriak eraberritzen ari dira eta, Gisasolaren arabera, aurrera jotzeko aukerak falta dituzte. «Une kritiko honetan, ekologia bide egokia izan daiteke abeltzainentzat, eredu horri eutsi eta etorkizuna izateko. Europako toki askotan honezkero ez da nekazaririk, baina Euskal Herrian bai. Horregatik saiatuko gara ekologiari zentzu berria ematen, ez baita mokofinen kontua izan behar, herriarena baizik. Zenbat eta artzain eta kontsumitzaile gehiago, orduan eta hobeto». Gipuzkoan, ekoizpen ekologikoa da nekazaritzan hazten ari den sektore bakarra.



Eusko Labeldun baserriko arrautzak
GARA

DONOSTIA

Hamairu produktu daude Eusko Label izenaren aterkipean; azkena atzo ezagutarazi zuten Zaldibian, Euskal Baserriko Arrautzak izenarekin. Gonzalo Saenz de Samaniego Lakuako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua, German Muruamendiaraz Kalitatea Fundazioko zuzendaria eta Esteban Atxa Euskaberreko kudeatzailea izan ziren han.

Hizlariek azaldu zutenez, baserritarrek hazitako oiloen arrautzak dira kalitate zigilua lortu dutenak. Aske bizi dira egunez, fruitu zuhaitzez betetako ingurune berdeetan, eta gauez instalazio egokietara eramaten dituzte atseden har dezaten. Elikadurari ere berebiziko garrantzia ematen diote, produktuaren kalitatea bermatzen baitu. Hala, zerealak dira oiloen elikaduraren oinarria, erdia baino gehiago artoa duten zerealak. Baldintza horiez guztiez gain, kalitate kontrolari eta banaketa azkarrari esker, arrautza fresko, osasunga- rri eta naturalak lortzen dituztela ohartarazi zuten, zapore berezikoak, gainera.

Arrautza berezi horiek sailkatzeko eta ontziratzeko aurreneko zentroa ere inauguratu zuten Zaldibian, Euskaber.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Emplazamiento sindical a Zapatero
Euskal Herria
Siete sindicatos vascos acusan a Zapatero de negar a este pueblo una salida democrática
Euskal Herria
Acuerdo presupuestario entre el tripartito y el PSE
Ekonomia
Condena comunitaria al Estado español por no recuperar ayudas de vacaciones fiscales
Kultura
«La forma de pensar» de Oteiza al descubierto
Kirolak
De tres en tres, dieciseisavos otra vez
Euskal Herria
El fiscal pide el archivo del «caso Egunkaria» porque no hay pruebas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss