GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-27
Santa Maria katedraleko bisita gidatuak berritasunak ekarriko ditu
Sei urte pasa dira Santa Maria katedraleko birgaikuntza lanak hasi zirenetik. Urte hauetan guztietan tenplu gotikoan egindako lanak eta indusketa guztiak ikusgai izan dira bisita gidatuen programari esker. Oraingoan, eta bertatik 500.000 bisitari baino gehiago pasatu direnean, azalpen gidatuak azken berritasunak dakartza, hala nola, kriptak eta hilobiak.

GASTEIZ

Aurrera doaz Santa Maria katedraleko birgaitze lanak. Zaharberritze lanak hasi zirenetik sei urte pasatu dira eta beste horrenbeste beharko dira egitasmoa erabat gauzatzeko (2000-2012). Orain arte, tenplu gotikoan egindako indusketak eta berrikuntzak publikoari irekiak izan dira eta hemendik aurrera ere mantendu egingo dituzte bisita gidatuak. Are gehiago, urtarrilaren 15etik otsailaren 28ra arte doakoak izango dira txango horiek. «Orain arte eliza ezagutu ez duenari bisitatzeko aukera luzatu nahi diogu», azaldu zuen Gonzalo Arroita Santa Maria Katedral Fundazioko gerenteak. Azken zaharberritze lanen ondorioz, hemendik aurrerako bisita gidatuek zenbait berritasun izango dituzte. Hasteko, ikus-entzunezko bi egin dira, eta Gasteiz VIII. mendean zen herrixkatik hasita, katedralaren eraikuntzara arteko azalpenak ematen dituzte. Bideoez gain, ikusgai daude arkeologoek eginiko maketak, errealitatearekiko erabat fidelak direnak. Elizpea ere publikoari irekia egongo da, eta Ramon Fernandez de Pierola, Mateo Mujika eta Carmelo Ballester apezpikuen gorpuak eramango dituzte. Egun, aldarean daude lurperatuta, baina behin aldarea zaharberrituta, lekualdatu egingo dituzte.

Ehorzketa ugari ezagutu dira katedralaren inguruan. Hala nola, Santa Maria plazan Erdi Aroko nekropolia izan zenaren isla ageri da. Bestetik, Burulleria plazan tipologia ezberdineko hilobiak daude. Azken horretan, gainera, hilobi-museoa eraikiko dute. Zuzendari planak ere elizpean daude eta XIV. mendeko polikromia garrantzitsuenen berreskurapena erakusten dute. Lurretik altuera dezentera dauden eskulturetan eginiko koloreen berreskuratze lana gertu-gertutik izango da ikusgai, ezarriko dituzten aldamioei esker. Duela bi hilabete ireki zuten XI. mendeko harresiaren lehen zatia. Arroitak aurreratu zuenez, «Aste Santurako harresiaren bigarren tartea bisitatu ahal izango da, 200 bat metro gehiago, alegia».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Somalia: guerra y desgracia sin tregua
Mundua
La guerrilla tamil denuncia la actuación del Gobierno de Sri Lanka con la ayuda
Euskal Herria
El euskara, «incapaz» de pasar del instituto a la universidad en Nafarroa
Kirolak
Alba deja la brocha para ir a Lezama
Mundua
Una explosión en un oleoducto de Nigeria causa al menos 500 muertos
Mundua
Etiopía cifra en un millar los muertos causados por su ejército en Somalia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss