GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-27
Tolosako zaharren egoitza irekitzeko eskatu dute
·Udalbatza monografikoa izango da gaur arratsaldean gai horren gainean

Tolosako zaharren egoitza itxi zutela urtebete eta bederatzi hilabete pasatu diren honetan, herriko adinekoen beharrak aseko dituen proiekturik ez dago martxan, Gerontologikoaren aldeko Plataformak salatu duenez. Behingoz, gaiari serio eusteko eskatu diote berriz Udalari.

TOLOSA

Tolosako Euskal Herria plazako zaharren egoitza 2005 urteko martxoan itxi zuten. Ordutik urtebete eta bederatzi hilabete pasatu diren arren, oraindik Udalak ez du beste biderik abiatu «herrian dagoen beharra eta eskaera erantzuteko», Tolosako Gerontologikoaren aldeko Plataformak salatu duenez. Hartara, gai horri behingoz serio eusteko eskatu dio plataformak Tolosako Udalari.

Bide horretan, plataforma horrek mozio bat aurkeztu zuen duela hilabete izandako osoko bilkuran; azaroaren 28an, hain zuzen. Udalbatzak, ordea, ez zuen onartu mozioa. «Beste moziorik aurkezteko denborarik ez zutela izan argudiatu zuen», agertu du plataformak. Horren harira, mozio propioa aurkezteko denbora nahikoa izan duela esan eta beren eskaerak aintzat hartzeko eskatu dio Udalari talde horrek.

Lehenik, zaharren egoitza ixtearen ondorioz izan den plaza kopuruen murrizketak «itxaron zerrenda luzeak eta beste herrietako egoitzetara mugitu beharra» ekarri dituela onartzeko eskatu dio. Modu berean, Aldundiak finkatutako eskualde bakoitzerako %4,1eko koberturara iritsi ahal izateko «Tolosan gutxienez 87 plaza eskainiko dituen erresidentzia bat ireki behar dela» onartzeko ere eskatu dio. Plataformaren ustez, gainera, «erdigunean kokatutakoa, kalitatezkoa eta publikoa» behar du izan egoitza berriak. «Tolosako egungo eta etorkizuneko beharrak aseko dituen zentroa» eraikitzeko, gainera, Aldundiaren laguntza eskatzeko ere adierazi dio Udalari.

Egoera larria dela-eta, egoitza eraikitzeko eman beharreko pausoak «ahalik eta azkarrena» emateko ere eskatu du taldeak. Hala ere, eta egoitza berri hori eraikitzeko urteak pasatuko direla uste duenez, «behin-behineko moduan, Euskal Herria plazako gerontologikoa ireki dezala» eskatu du, «dauden itxaron zerrenden arazo larriari irtenbide bat emateko».

Gaur 19.00etan gai horren gaineko osoko bilkura izango da eta Tolosako Gerontologikoaren aldeko Plataformak bertan izango dela esan du.



Eibarko Egogain zentrora iristeko hobekuntzak

DONOSTIA

Gipuzkoako Foru Aldundiak Eibarko Egogain zaharren egoitzara iritsi ahal izateko hobekuntzak egitea dauka aurrez ikusita, eta horretarako lehiaketa publikora deitu du. Eibarko Amaña auzoan dagoen zentrorako bidea hobetzea da helburua, bai ibilgailuen bidea baita oinezkoena ere, eta horretarako kasik 600.000 euroko aurrekontua aurrez ikusi du Aldundiak. Lanak egiteko, berriz, sei hilabeteko epea izango da.

Koldo Azkoitia Aldundiko bozeramaileak atzo bertan agertu zuenez, Legarre kaletik barna aldapa bat eraikiko dute zentroko ateraino bertaraino. Modu horretan, zentroko adinduak ateraino bertaraino eramateko modua eskaini nahi zaie ibilgailuei, eta, gainera, anbulantzien bidea erraztu nahi dute. Horrez gain, aparkaleku bat eta autoek maniobrak egiteko gune bat prestatuko dituzte. Gainera, oinezkoentzako sarbidea ere txukunduko dute eta Legarre kaleko espaloia zabalduko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Somalia: guerra y desgracia sin tregua
Mundua
La guerrilla tamil denuncia la actuación del Gobierno de Sri Lanka con la ayuda
Euskal Herria
El euskara, «incapaz» de pasar del instituto a la universidad en Nafarroa
Kirolak
Alba deja la brocha para ir a Lezama
Mundua
Una explosión en un oleoducto de Nigeria causa al menos 500 muertos
Mundua
Etiopía cifra en un millar los muertos causados por su ejército en Somalia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss