GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2007-01-09
Zuriñe Albisu - Segiko kidea
Hau ez da serioa

Ohe bati loturik dakusagu Iñaki de Juana Euskal preso politikoa, gose greba amaigabean, heriotza arrisku bizian. Hirurogeita hiru egun eman zituen aurrekoan, ia hirurogei dagoeneko oraingoan. Denbora luzea igaro du dagoeneko gose greban Iñakik. Denbora tarte horretan, bi iritzi artikulu idatzi izanaren aitzakiapean 12 urteko kartzela zigorra ezarri diote Salbuespen Auzitegi espainolek. Frankismoko gerra tribunalek egiten ez zutena egin dute hauek. Denbora tarte horretan, bera eta beste hainbat euskal presori, heriotzarainoko kartzela zigorra ezarri diete. Denbora tarte horretan, espainiar nahiz frantziar agintariek EPPK inoiz baino gehiago kolpatu dute. Denbora tarte horretan, agerian utzi dute euren gerra bahituak xantaia politikorako baliatu nahi dituztela.

Azken hilabeteotan, ohetik ikusi behar izan ditu Iñakik Euskal Herrian gora eta behera darabilkigun prozesuaren nondik norakoak. Kateaturik, amorruz eskuak ezin altxatuz ikusiko zituen herritarron mobilizazioen debekuak, mota guztietako txakurren karga basatiak, inkomunikazio eta kartzelaratzeak, mahaikideen zitazio judizialak, Injustizia Espainiarra, 18/98-a, Segiren aurkako azken erasoakŠ Gobernuak azken hilabeteotan ezker abertzalearekiko orokorrean eta EPPK-rekiko bereziki eragin duen errepresioa azken garai luzeetako bortitzena izaten ari da. Argi dago Espainiako Gobernua ez dagoela treguan. Iñakiren egoera horren adierazle. Une hauetan, etengabeko tortura sesio krudelean dute Espainiako ospitale batean, entubaturik, ohe bati katez loturik.

Eta bien bitartean, poltrona erosotik «bake-prozesu» baten osasunaz mintzo zaizkigu bere torturatzaileak. Etengabean, pozoituriko mezu hutsalak jaurti dizkigute euren hedabideetatik. Orain artean, gauzak ondo zihoazela zioten, denbora behar zela eta bla, bla, blaŠ Gauzak bazihoazela bai, baina nora? Denbora behar zela bai, baina zertarako? Aurkari politikoa txikitzeko? Hau ez da serioa. Horrela ezin da. Ez da posible, ezin liteke. Edo akaso norbaitek sinets lezake, PNV-k zein PSOE-k sinestarazi nahi diguten moduan, baldintza hauetan posible dela aurrera egitea? Nola negoziatu, nola hitz egin, nola konpondu arazoak, mintzakideari (Iñakiri bezala) ahoa itxi eta eskuak lotuz? Orain, nola ez, guztiaren errua ETA-rena dela esango digute aho batez. Aurpegia behar da gero! Hau ez da serioa.

Ezker abertzalearen borondate politikoari, errepresio bortitzenaz erantzun diote gobernuek. Gatazkaren konponbiderako eskaintzaren aurrean, gerrarako hautua egin dute beste behin ere Madril eta Parisek. Eta beste behin ere, honetan guztian, PNV izan dute ezinbesteko bidelagun. Oraingo honetan ere, euren negozioak paktatu eta behin betiko konponbidearen aurkako blokera gehitu dira Imaz, Balza, Azkarate eta konpainia. Baina tira, bakearen beharrezkotasuna eurotan neurtzen duten horiek alboan edukita bideari ekitean, arrisku hauek aise aurreikusten dira.

Gauzak honela, egoera honen guztiaren larritasunaz jabeturik eta prozesu demokratiko baterako beharrezko baldin- tzak sortzearren, borrokarako dei argia egin nahi dio Segik euskal gazteriari. Badelako garaia Euskal Herriak estatuen erasoaldiari topea ezar diezaion. Iñakiren eta euskal preso politikoen aurkako erasoen aurrean, baita bestelako eraso guztien aurrean, prozesu demokratikoaren aldeko herri harresia eraiki dezagun. Eta euskal gazteok harresi horretako lehen adreilua izan behar dugu. Erasoak geldituko dituen barrikadaren lehen lerroan egon behar dugu. Ez gaudelako prest bizi osoko gatazka zigorrera kondenaturiko belaunaldia izatera. Argi izan dezaten gure eskubideen gainetik ez direla pasako. Gure askatasun nahiari ez zaiola beldurra nagusituko.

Aspalditik ikusi eta ikasia dugu gure herria itotzen duten estatuek ez digutela ezertxo ere oparituko, aurrera egingo badugu, eguneroko borrokaren ekinaz izango dela. Eta bide horretan, Iñakik eta bera bezalako militanteek erakutsi diguten borroka konpromisoaz arituko bagara, lortuko dugu ziur! Amaitze- ko, besarkada iraultzaile estimatuena zuretzat, Iñaki. Zu eta zu bezalako gudarien borroka ibilbidea, erreferentzia borrokalari argia da guretzat. Jaso ezazu, urruntasun gertuene- kotik, euskal gazteria iraultzaile eta borrokalari honen partez, animu, indar eta ilusioz beteriko agur beroa. Ga- raipena gurea da. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromisos multilaterales
Euskal Herria
La defensa renuncia a la pericial e insta a la Fiscalía a que retire las acusaciones
Euskal Herria
EPPK iniciará una nueva lucha en el próximo mes
Kirolak
Piterman: «La limpieza no ha terminado»
Jendartea
A la busqueda del abrigo en rebajas
Euskal Herria
Batasuna emplaza a Madrid y a ETA a hacer público su compromiso con el proceso político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss