GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-09
Prozesua bultzatzea izango da Udalbiltzaren batzarraren xede
Udalbiltzaren aburuz, prozesu demokratikoa bultzatzea inoiz baino garrantzitsuagoa da, eta helburu hori izango du larunbatean egingo duten Batzar Nagusiak. Hitzordua Donibane Lohizunen izango da goizeko bederatzi eta erdietan, eta bertan, Udalbiltza berrantolatzeaz eta euskal herritarren eskubideez arituko dira.

DONOSTIA

Prozesu demokratikoa guztien artean bultzatzea inoiz baino garrantzitsuagoa dela deritzo Udalbiltzak. Hori dela-eta, auzi hori izango da datorren larunbatean Donibane Lohizunen egingo duen Batzar Nagusiko gako nagusia.

Udalbiltza «bakearen eta prozesu demokratikoaren aldeko eragile aktibo» bilakatzeko asmoa dutela adierazi zuen Loren Arkotxak, instituzio nazionaleko presidenteak, atzo Donostian egindako agerraldian. Gainera, Euskal Herriko udal hautetsi guztiei batzarrera bertaratzeko deia egin zien.

Euskal Herria instituzionalki egituratzeko eskubidea duela adierazi zuen Arkotxak, eta batzarrean, Udalbiltza udal hautetsi guztien instituzio bilakatzeko estrategiaz ere mintzatuko direla ohartarazi zuen.

Bestetik, euskal herritarren eskubideen alde Udalbiltzak harturiko konpromisoak beste behin ere berretsi zituen. Haien ezagutza zabaltzea, haien aurka izaten diren urraketak gizarteratzea, eskubideen erreparazioa bideratzea eta eskubideen aurkako urraketak saihestea xede izango duen prozedura bat abian jartzeko proposamen bat aurkeztu eta hautetsien artean eztabaidatuko dutela adierazi zuen Loren Arkotxak.

Prozesu demokratikoa

Udalbiltzaren ustez, euskal herritarren eskubideak aitortzea eta errespetatzea da«bakearen alde egin daitekeen inbertsiorik onena». Hori eskuratzeak, Arkotxaren aburuz, gatazka behin betiko konpontzeaekarriko du,eta horretarako, prozesu demokratikoa ezinbestekoa dela nabarmendu zuen.

Instituzio nazionalak «egungo urduritasunak» alboratzeko eta arduraz jokatzeko deia egin zien Euskal Herriko politikako, gizarteko eta sindikatueko eragileei. Prozesuak «nahitaezko» dituen oinarri demokratikoak eta konfiantza giroa sortzeko gonbidapena ere egin zuen.

Udalbiltzaren aburuz, herri honetako gatazka politikoa gainditzeko prozesuan urratsak egitea ezinbestekoa da. Urrats horiek Euskal Herri osoko eta euskal herritar ororen hitza eta erabakia adierazteko eskubidea bermatu behar dutela ere adierazi zuen Udalbiltzako presidenteak.

18/98 eta beste sumario erraldoiek jarraitzea, mobilizazio eta ekitaldiak debekatzea edota Alderdien legeak Estatu frantsesaren eta espainolaren «immobilismoaren isla» direla uste du Arkotxak, eta urrats zehatzen beharra nabarmendu zuen.



Udalbiltza berrantolatzea eta eskubideak hizpide

DONOSTIA

Goizeko bederatzi eta erdietan hasiko da Udalbiltzaren Batzar Nagusia, Donibane Lohizuneko Rex zineman. Euskal herritarren eskubideak aitortu eta errespetatzeko, Udalbiltzak martxan jarri nahi duen proposamenaren eztabaida eta instituzioa berrantolatzearen inguruko gogoeta izango dira batzarreko gai nagusiak.

Batzar Nagusia joan den azaroaren 18an Beasainen egitekoa zuten, baina Auzitegi Nazional espainolak bilera hori debekatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromisos multilaterales
Euskal Herria
La defensa renuncia a la pericial e insta a la Fiscalía a que retire las acusaciones
Euskal Herria
EPPK iniciará una nueva lucha en el próximo mes
Kirolak
Piterman: «La limpieza no ha terminado»
Jendartea
A la busqueda del abrigo en rebajas
Euskal Herria
Batasuna emplaza a Madrid y a ETA a hacer público su compromiso con el proceso político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss