GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-09
EAEko Auzitegi Nagusiak Ibarretxeren aurkako auzia ixteari ezezkoa eman dio
Bi auzien oinarrian gertaera bera dagoen arren ­Batasunarekin bilera bana egin izana­, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ez du kontuan hartu azaroaren 13an Auzitegi Gorenak PSOEko hainbat buruzagiren gainean kaleratutako erabakia, eta Juan Jose Ibarretxeren kontra zabaldutako auziarekin aurrera egitea deliberatu du.

BILBO

Juan Jose Ibarretxeren aurka EAEko Justizia Auzitegi Nagusian zabaldutako auzia ixteko eskaria egin zuen abenduaren 15ean defentsak, Auzitegi Goren espainolak azaroan PSOEko hainbat buruzagiren kontrakoarekin egindakoari jarraituz. Alabaina, nahiz eta Maria Angeles Montes fiskalak Ibarretxeren ordezkariek egindako eskaera babestu, Zibil eta Zigor Aretoko epaile eta auziko instruktore Roberto Saizek ez du onartu, azken kasu hori lehendakariarenean ez dela «aplikagarria» argudiatuta.

Bi auziak kereila banaren ondorio dira, Batasuneko ordezkariekin egindako bi bileraren aurka aurkezturikoak:Ibarretxeren kasuan, Ermuko Foroak aurkeztu zuen, eta PSOErenean, Manos Limpias sindikatu ultrak. Bilkuretan parte hartu zuten indar abertzaleko kideak ere akusatuta daude.

Abenduaren 28ko data duen eta atzo ezagutarazi zuten erabaki horretan Saizek adierazi du bi auzien artean «ezberdintasun handiak» daudela, «leporatutako delituak ezberdinak» direlako. Izan ere, haren aburuz, «desobedientzia»delitua gerta zedin «beharrezko laguntzaile»izan zen Ibarretxe hiru mahaikiderekin joan den apirilean eginiko bileran ­«desobedienteak», bere hitzetan, Arnaldo Otegi, Pernando Barrena eta Juan Joxe Petrikorena izan ziren­;ostera, uztailean egindako bilkuraren harira aurkeztutako salaketan, Manos Limpiasek «prebarikazioa» eta «desobedientzia» delituak egitea leporatu zien Jose Luis Rodriguez Zapaterori, bere Gobernuko kideei eta PSEko buruzagi Patxi Lopez eta Rodolfo Aresi.

«Kasu baten eta bestearen artean dauden ezberdintasunak» aintzat hartuta, azaroaren 13ko Auzitegi Gorenaren erabakiak esaten duenak lehendakariaren kontrako prozedura ezin duela baldintzatu nabarmendu du Saizek. «Auzitegi Gorenaren erabakian jasotzen diren irizpideak ezin dira aplikatu» Lakuako Gobernuaren bu- ruaren aurkako kasuan, errepikatu du epaileak.

Gainera, hark azaldu du prozedura horrek ez duela Ibarretxeren oinarrizko eskubiderik urratzen, baita gehiago ere:«Ez da bakea lortzeko oztopoa ere, Konstituzioak eta ordenamendu juridikoak finkatzen dituzten bideetatik egiten bada; eta are gutxiago legearen barruan beren jarduna egiten duten indar politikoen arteko elkarrizketaren kriminalizazioa».

Erabakiaren berri izan ostean, Lakuako eledun Miren Azkaratek esan zuen «Justiziaren eta epaile askoren lanaren ospearen galeran pauso bat gehiago» dela. «EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari eta instrukzio epaileari Ermuko Foroaren argudioak bakarrik zaizkiela baliagarriak erakusten digu; ez defentsaren argudioak, ezta Auzitegi Gorenak esandakoak eta fiskalburuak arrazoitutakoak ere. Eta horrek erakusten digu lehendakaria auzipetzeko eta aurrera segitzeko arrazoiak ez direla inondik ere judizialak», gaineratu zuen.

Ermuko Foroa ere mintzatu zen Saizen erabakiaz, eta egoera «dagokion lekuan jarri» duela adierazi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromisos multilaterales
Euskal Herria
La defensa renuncia a la pericial e insta a la Fiscalía a que retire las acusaciones
Euskal Herria
EPPK iniciará una nueva lucha en el próximo mes
Kirolak
Piterman: «La limpieza no ha terminado»
Jendartea
A la busqueda del abrigo en rebajas
Euskal Herria
Batasuna emplaza a Madrid y a ETA a hacer público su compromiso con el proceso político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss