GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2007-01-09
- Izotz hockeya
Hormadi burua altxatu ezinik dabil

BAIONA

Hormadik aurpegirik txarrena erakusten jarraitzen du, eta porrotak bat bestearen atzetik batzen ari da. Azkenekoa etxean jaso zuen Briançonen aurka; eta 1-6 galduta, gainera.

Partidaren gakoa, ordea, azkeneko zatian egon zen, ordura arte nahiko ongi aritu baitziren angeluarrak. Kanpotarrak laugarren minutuan aurreratu ziren, baina Bellierrek berdinketa egin zuen hamar minutu geroago.

Bigarren zatia oso orekatua izan zen. Bi taldeek izan zuten golen bat edo beste egiteko aukera, baina ez zuten asmatu, eta markagailua mugitu gabe joan ziren aldageletara.

Azkeneko zatian, ordea, Hormadi galdu egin zen. Oso gaizki aritu zen, eta kanpotarrek ez zuten bost gol egiteko eta garaipen eder bat lortzeko aukera alferrik galdu.

Txuri Urdinek ere galdu

Superligan ere gauzak ez ziren askoz ere hobeto joan; izan ere, Txuri Urdinek Hormadik hartu zuen baino astindu handiagoa hartu baitzuen Jacan jokatu zuen neurketan. Gipuzkoarrek 10-2 galdu zuten.

Donostiarrek hutsune asko izan zituzten partida horretarako, gehiegi, eta hori asko nabaritu zuten. Hutsune horiek ekiditeko gazte mailako jokalari ugarirekin joan behar izan zuen Huesca aldera.

Etxeko taldea hastapenetik izan zen nagusi, eta lehen zatian 3-0 aurretik zela joan zen lehen atsedena hartzera. Bigarrenean, berriz, euskaldunak hobeto aritu ziren, baina etxekoek beste bi gol egin zituzten. Bigarren atsedena hartzerako, Txurik lehen gola egin zuen. Azkeneko zatian, Jacak nahi bezala jokatu zuen, eta beste bost gol sartu zituen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromisos multilaterales
Euskal Herria
La defensa renuncia a la pericial e insta a la Fiscalía a que retire las acusaciones
Euskal Herria
EPPK iniciará una nueva lucha en el próximo mes
Kirolak
Piterman: «La limpieza no ha terminado»
Jendartea
A la busqueda del abrigo en rebajas
Euskal Herria
Batasuna emplaza a Madrid y a ETA a hacer público su compromiso con el proceso político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss