GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2007-01-09
- Areto Futbola
Hegoaldek atzera egin du Riojaren aurka etxean galduta

TOLOSA

Emakumezkoen Ohorezko Mailan, Hegoaldek bolada ona amaitutzat eman zuen herenegun Rioja Dimante taldearen aurka etxean 3 eta 4 galdu baitzuen.

Norgehiagoka oso orekatua eta estua izan zen, bietako edonork irabazteko modukoa, eta azkeneko segundora bitarte ezin izan zen jakin garaipena norena izango zen.

Hegoaldek ez zuen gaizki jokatu, baina horrelako partida estuetan zortea ere behar izaten da, eta Logroñoko taldeak handiagoa izan zuen. Emaitza horren ostean, gipuzkoarrek ia ezinezkoa izango dute lehenengo zortzietan sartu eta Kopa jokatzea; Riojak, aldiz, aukera handiak izango ditu horretarako. Emi Ugartek, Maider Lopezek eta Ane Larraña-gak egin zituzten Hegoalderen golak.

GSIren fitxatzea

Mutiletan, baina Zilarrezko Mailan, GSI Bilbok jokalari bat fitxatu du, neguko merkatua zabaldu bezain azkar. Adri ekarri du Azkar Lugotik, eta denboraldia amaitu bitarte Bilbon arituko da utzita. 20 urte ditu eta hegaleko postuan jokatzen du. Etorkizun handiko jokalaria da, baina maila erakusteko minutuak behar ditu. Lugon ez zituenez, Bilbora etortzeko erabakia hartu du, baina denboraldi amaieran joan egingo da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromisos multilaterales
Euskal Herria
La defensa renuncia a la pericial e insta a la Fiscalía a que retire las acusaciones
Euskal Herria
EPPK iniciará una nueva lucha en el próximo mes
Kirolak
Piterman: «La limpieza no ha terminado»
Jendartea
A la busqueda del abrigo en rebajas
Euskal Herria
Batasuna emplaza a Madrid y a ETA a hacer público su compromiso con el proceso político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss