GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2007-01-09
- Binakako Txapelketa
Ezusteko gutxiegi utzi ditu ligaxkako lehen jardunaldiak
·Bi ordezkoek galdu egin dute eta faboritoek ongi ekin diote lehiari

DONOSTIA

Binakako Txapelketaren lehen jardunaldiak ez du ezusteko nabarmenik eman, eta pronostikoak bete egin direla esan daiteke. Ismael Chafeek eta Juantxo Kokak ezin izan zuten garaipenik dastatu ­nahiz eta Altzakoak irudi ona eman­, eta Irujo-Goñi III.a bikote faboritoak bide onetik eman dio hasiera lehiaketa luze eta gogorrari.

Zer ikusi eta zer aztertu handien beste bi partidetan egon zen. Larunbatean, Titinek eta Lasak erakustaldi ederra eman zuten Labriten, eta modu ikusgarrian menderatu zituzten Oinatz Bengoetxea eta Patxi Ruiz. Neurketa horretatik asko indartuta irten da Oskar Lasa. Etxarrikoak kantxan erakutsi du maila horretako txapelketa bat jokatzeko prest dagoela, eta izan duen lehen aukeran argitu ditu egon zitezkeen zalantza guztiak. Pixka bat jota, berriz, Patxi Ruiz geratu da. Zaleek asko espero dute Lizarrako atzelariarengandik, eta lehen partidan behintzat ez du atzeko koadroetan nahi beste agindu.

Gonzalez eta Pascual ere ­garaipena lortu duen Aspeko hirugarren bikotea­ maila oso ona emanez hasi dira. Azkaindarra partida nagusietatik kanpo utziz ibili da Eibarko enpresa azkenaldian, baina horrek ere izan duen lehen aukeran erakutsi du bere balioa. Kanporaketak hasten direnean erakutsi beharko dute, ordea, bikote fidagarria osatzen duten ala ez.

Olaizola II.a, arriskuan

Aimar Olaizolari beste ekografia bat egingo diote gaur Tolosan eskuin belauneko lotailuan duen lesioa zehatz ezagutzeko. Egindako lehen probak haustura zegoela erakutsi zuen, eta hiru bat aste geldi egon beharko zuela, baina haustura hori uste baino larriagoa bada, osatzeko epea dezente luza daiteke, are eta gehiago, azkenean ebakuntza egin behar bada.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromisos multilaterales
Euskal Herria
La defensa renuncia a la pericial e insta a la Fiscalía a que retire las acusaciones
Euskal Herria
EPPK iniciará una nueva lucha en el próximo mes
Kirolak
Piterman: «La limpieza no ha terminado»
Jendartea
A la busqueda del abrigo en rebajas
Euskal Herria
Batasuna emplaza a Madrid y a ETA a hacer público su compromiso con el proceso político
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss