GARA > Idatzia > Kultura

«Afterplar", Anton Txejov eta Blanca Portillo autorearen bila

GARA | DONOSTIA

Pirandelloren «Sei Personaggi in Cerca d'Autore» lanean bezala, Anton Txejovek sortutako bi pertsonaia elkartu ditu Briena Fiel idazle irlandarrak «Afterplay» antzezlanean: «Vania osaba» (1899) laneko Sonia eta «Hiru ahizpak» (1901) antzezlanetik sortutako Andrei. Bi aktore espainiarrek antzezten dituzte biak ala biak. Gurean egingo duten lehenengo emanaldian -datozen hilebeteotan hainbat herri eta hiriburutan izango dira- Blanca Portillo aktore ezaguna (telebistako «7 vidas»-en egin zen ezaguna eta Almodovarren «Volver» bezalako filme eta lanetan ikusi ahal izan dugu) eta Helio Pedregal dira (Max saria 2001ean) Moskuko kafe batean elkartzen diren Sonia eta Andrei. Hogei urte pasa dira Txejovek «Vania osaba» eta «Hiru ahizpak» idatzi zituenetik. «Afterplay» titulua hortik sortu da: «funtzioaren ostean» edo «jokoaren ondoren» bezala itzul daiteke, eta «oroitzapena eta oroitzapen gabeko istorioa, amodioz, umorez eta samurtasunez beteriko lana» bezala definititu du Juan Carlos Plaza zuzendariak antzezlan hau.

Fitxa

Data: Gaur eta bihar.

Lekua: Barakaldo antzokia (Barakaldo).

Ordua: 20.30ean.

Sarrerak: 14,50 /

17,50 euro.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo