GARA > Idatzia > Non Zer

Amodioari buruzko musika errezitaldia goxo-goxo entzuteko aukera

«Hamar mezu eta dei bat» amodioari buruzko musika errezitaldia emango dute gaur Itsasondon Txema Garcesek, Patxi Zubizarretak eta Josetxo Goia-Aribek. Amodiozko historia batean, neska batek maitale ezezagun baten hainbat mezu jasoko ditu, eta mezuetan zenbait poema eta testu, denak ere amodioari buruzkoak: erromantikoak, sentsualak, gordinak... Hori guztia kontrabaxuak eta saxoak batera sortzen duten giro ketsu eta iradokitzailean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo