GARA > Idatzia > Non Zer

Rafa Ruedak bakarkako bigarren diskoa aurkeztuko du gaur, Donostian

Mungiako konpositore, gitarra-jotzaile eta kantariak duela hilabete batzuk kaleratu zuen «Saredun eskua» bakarkako bigarren diskoa. Aurrekoaren bideari jarraitzen dio, eta poparen ildotik konposatutako kantu sorta biltzen du. Grabazioan parte hartu duten musikariekin zuzenean ikusi ahal izango zaio diskoa aurkezten gaur, Donostiako Lugaritz kultur etxean. Rafa Rueda Mungiako musikariak 2005ean «Ehungarrenean hamaika» diskoa argitaratu zuen, eta zuzenekoak bukatu ondoren, beste gauza batzuen artean bakarkako bigarren lana prestatzen buru belarri-ibili zen 2006an. Azkarateko Katarain estudioan egin zituen grabazio lanak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo