GARA > Idatzia > Gutunak

Bi urtebetetze

Hegoi Axpe

Sopela

Agian, urtebetetze bi izango ditut: bata, azaroaren 29an, nire jaiotze egunean; bestea, abenduaren 7an, Gurutzetako Ospitaleko mediku talde batek bihotza konpondu eta bizitza buel- tatu zidanekoa.

Zortzi egun nituen Sopelako pediatrek Gurutzetara bidali nindutenean ni berpizteko lehen urratsak emanez. Mila esker.

Ondoren, larrialdietan beste bultzadatxo bat eman zidaten, eta azkenik, 6. solairuan, kardiologo, zirujau eta neonatal taldeak berriro ere mundu hontan jarri ninduen. Haueri ere, esker mila.

Egia esan, esker hauek gutxi dirudite beraiek eskeinitakoaren parean, baina ez dut nire hiztegian zor diedana adierazteko beste modurik aurkitzen. Beraz, berriro ere, mila esker denoi.

Urte batzuk barru, gurasoekin urtebetetze bikoitza negoziatu beharko dut. Momentu hori heltzen den artean, hemen jarraitzen dut, Gurutzetako 6. solairuan, lagun pila batez ingura- turik. Guzti hauei, munduko sorterik onena, eta beraien gurasoei, dudan indar apurra bidaltzen diet guzti hau jasan ahal izateko.

Besarkada bat denoi: kidetxo, aita-amak, mediku, erizain, auxiliar eta zaintzaile orori.

(Hegoi etxean dago, osaturik, eta gutun hau ospitalean jarraitzen dutenen eta beraien familien omenez idatzi nahi izan dugu, baita ere ume horiekin lan egiten duten eguneroko heroi guztientzat. Igone Zubiaga)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo