GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Orga-jokoa

Euskal Herriko lehenengo txapelduna ezagutuko da Artzentalesen

J.L. | DONOSTIA

Lehenego aldiz jokatuko dute Artzentalesen, bihar 18.00etan hasita, Euskal Herriko Txapelketa. Bertarako, gainera, hogei kirolarik eman dute izena, eta hori poztekoa da, askotan arazoak izaten baitira lehiaketak jokatu ahal izateko.

Honako hauek arituko dira: Kintana, Saez de Castillo eta Hernandez de Retana (Araba); Lapazaran, Soto, Yagunos I.a, Yagunos II.a, Ardeo II.a, Ardeo I.a, Albizua, Pujana, Goikoetxea eta Hernandez (Bizkaia); Urreisti, Agirregabiria, Ituarte eta Goikoetxea (Gipuzkoa) eta Larronde eta Lartzabal (Lapurdi). Nafarroa Garaiko, Nafarroa Behereklo eta Zuberoako ordezkarirk ez da arituko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo