GARA > Idatzia > Kirolak

izotz hockeya

Hormadik kostata irabazi du Gasteizen aurka jokatu duen euskal derbia

J.L. | DONOSTIA

Hormadik kostata irabazi du Gasteizen aurkako derbia, baina angeluarrek sailkapeneko goiko muturrean jarraituko dute, arabarrei 4-1 irabazi ostean.

Lehen zatian, gorri-berdeek 2-1eko partiziala lortu zuten, nahiz eta arabarrek ere ukan zituzten golak sartzeko aukerak,

Bigarrenean ere, gauzak ez ziren gehiegi aldatu, baina berriro lapurtarek egin zituzten golak, eta 2-0ko partziala lortu ostean, 4-1ekoa jarri zuten markagailuan. Hirugarren eta azkeneko zatian, berriz, ez zen golik egon, eta markagailua ez en gehiago mugitu.

Bestetik Superligan, inoiz baino talde gehiago ziren aurten, azkeneko urtean sei edo zapi izan dira, baina Hormadiren sarrerarekin zortzira igo da aurten. Berriro ere sei talderekin jarraituko du Ligak. Val D'Aran taldeari dirua amaitu egin zaionez, lehiaketa uztera behartu ikusi du bere burua eta hala egin du. Jacak asteburuan jokatu du, baina bere pistan jokatu ezin duenez, hauek ere uztea erabaki dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo