GARA > Idatzia > Hemeroteka

Rikardo Arregi 2008/2/8

Gotzainen moda

DEIA

(...) Espainiako Gotzainen Batzarreko bozeramailea apezpiku izendatu dute eta modelo berriak erabiltzen hasi da pozik: gona beltzetan apaingarri gorri dotoreak ikusi nizkion lehenengo egunean telebistan, eta trajez jantzita doanean izugarrizko gurutze zilarreztatu moñoñoak erabiltzen ditu orain. Koketo betaurrekodun guztiek bezalaxe (nik gauza bera egiten dut) okasio handietarako lentillak jartzen ditu. Haren manera bigun eta mengelak bigunago eta mengelago bilakatu dira. Hitzak, baina, ez dira batere bigunak, jakina.

Horri guztiari friboloegia irizten zaionarentzat badut ideia serio (esateko modu bat da) pare bat. Lehendabizikoa da nekaturik nagoela hierarkiaren eta populu fededunaren artean usu egiten den bereizketaz: behin eta berriz esaten da fededun asko ez datorrela bat gotzainen hi-tzekin baina ez dut ikusi nik eliza katoliko-erromakoa uzten duenik, ezta noizbehinka entzuten diren ahots kritiko horiek ere; eraman handikoak dira ardi katolikoak, artzainek badakite hori.

Bigarrena da nekaturik nagoela eliza katoliko espainiarraren eta euskal eliza katolikoaren artean egiten den bereizketaz. Hemengoa jasanberagoa omen da, hurbilagoa eta abar. Egia izango zen beharbada iraganean baina uste dut orain beste euskal mito bat baino ez dela. Bilboko gotzaina Espainiako gotzainen buru da eta antzekoa: manerak bigun eta mengelak, hitzak gogor eta tematiak (...).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo