GARA > Idatzia > Hemeroteka

Joxerra Garzia

Kezka motzak

ARGIA

Durangoko azokan gero eta erdal liburu eta disko gehiago dago; Mariasun Landak gazteleraz (ere) argitaratu du bere azken liburua; eta, hori gutxi balitz, nork eta bertsolari batek, nork eta Xabier Silveirak, gazteleraz idatzi du bere aurreneko nobela. Akabo, ia gureak egin du. Hori pentsa liteke, behintzat, prentsan eta sarean dabiltzan iritziak ikusita (...).

(...)kezkatzen eta kritikatzen hasita, hamaika kontu aipa nitzake, horiek baino kezkagarriago eta kritikagarriago.

Batetik, gauzak dauden bezala (diru-laguntza sistema kaxkarra, sormenerako laguntza eskasa, kultura irizpiderik eza...), Durangok dakarren distortsioa onartu beste erremediorik ez dute literatura argitaletxeek, baina arazoa ez da Durango, gainerako guztia baizik. Hitz egin dezagun, beraz, benetan axola duten kontuez, txorakeriak behingoz utzita.

Bestetik, -eta marka da, gero, hau esan beharra- utz diezaiogun bakoitzari nahi duena nahi duen hizkuntzan idazten, hautu pribatua dena auzi publikoa bihurtu gabe. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo