GARA > Idatzia > Kultura

Uharteko Arte Garaikideko Zentroak «mugak hautsi» nahi ditu aurtengo denboraldian

Ikuslegoa eta ekoizpen artistikoaren arteko komunikazioa bultzatu nahi du Uharteko Arte Garaikideko Zentroak denboraldi berrian. Keren Cytterren lanak erakutsiko dituzte, besteren artean, horretarako.

p062_f01_.jpg

GARA | UHARTE

Uharteko Arte Garaikideko Zentroak datorren hilaren 29an inauguratuko du erakusketa-denboraldi berria.

Zentroko arduradunek esan dutenez, denboraldi berri honetan gainera, ekoizpen artistikoaren eta ikuslegoaren arteko «mugak hautsi» nahi dituzte eta horretarako, komunikazio «irekia, alternatiboa eta desberdina» uztartuko dituztela ere agertu dute.

Horiek horrela, aurtengo programazioaren lehen zati honetan identitatearen kontzeptuaren inguruan egingo dute lan, bai identitate kulturala bai bakarkakoa kontuan hartuta. «Identitatea globalizazioaren aurrean bizitzen ari den aldaketa» ere jorratuko dute.

Hori guztia aurrera eraman ahal izateko erakutsiko dituzten proposamenak askotarikoak direla azaldu dute zentroko arduradunek: «Egunerokotasunaren alderdi tragikoa eta komikoa, artearen baliabide pedagogikoa, historian zehar egondako indarkeria eta teknologia berrien erabilpenaren gaineko hausnarketak aurkeztuko ditugu».

Instalazioak, zinea, Internet...

Proposamen horien artean Keren Cytter erreportari, idazle eta artista esperimentalaren eta Roberto Aguirrezabalaren lanak nabarmenarazi dituzte.

Inoiz ikusi gabeko Cytterren zenbait obra eta Aguirrezabalaren ikuslearengana gerturatzeko ahalegina ekarriko dituzte Uhartera. Zehazki, Internet, argazkilaritza, instalazioak eta zinea nahastuta Aguirrezabalak egin duen egitasmoa izango da ikusgai otsailaren 29tik aurrera.

Carles Guerraren lanik ere jarriko dute jendaurrean. Hain zuzen ere, erakusketa ez izan arren, proposamen berezi bat duen gizona dela esan dute berari buruz. Hein horretan, adierazi behar da, Nafarroako Unibertsitsate Publikoko Pedagogia eta Psikologia Sailarekin egin duen ikerketaren berri, lehen aldiz, Uharteko arte zentroan emango duela Guerrak.

Ficha

Formación: Greg Ward Quintet. Lugar y fecha: Bilbaina Jazz Club. 07.02.08.

Ficha

Compañía: Angel Corella and Company. Lugar y fecha: Teatro Arriaga, 04.02.08.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo