GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Euskal hautetsiak konpromiso bila abiatu dira Europako iparraldera

GARA | GASTEIZ

Estatu espainiarrean Euskal Herriko ezker independentista legez kanpo uzteko burutzen ari diren erasoaldia salatzeko, euskal hautetsi independentistek nazioarteko bira zabal bat osatzeari ekin diote. Pasa den as- tean Ondarroako alkatea eta Santurtziko zinegotzi bat Alemanian eta Bruselan egon ziren parlamentari eta ordezkari politiko ugarirekin bildu zirelarik.

Aste honetan, berriz, Jon Bullar, Aulestiko alkatea, eta Irati Aranburu Lezoko alkatea dira nazioarteko lanari ekin dioten hautetsiak. Europako iparral- dean dira otsailaren 4a ezkero. Euskal Herrian bizi den errepresio egoeraren berri zabaldu eta Estatu espainolaren «jarrera ez demokratikoari», nazioarte mailako ekimen politikoez erantzun ahal izateko konpromiso errealak lantzen ari dira.

Bilera ugari, esparru anitzak

Pasa den astelehenean Kopenhagera iritsi zirenetik, Jon Bullar eta Irati Aramburu hautetsiek era guztietako bilkuretan parte hartu dute, eta Europako iparraldeko erakunde, alderdi eta elkarte askorekin izan dute hartu-emana.

Alderdien artean, Danimarkako Enhelidsten eta Vansterparteit; Suediako VänsterPartiet eta Suediako Alderdi Sozialistako zinegotziekin bildu dira orain arte. Kasu guztietan, ilegalizazioaren gaineko informazioa ha- rriduraz hartzeaz gain, egoera ahalik eta gehien zabaltzeko konpromisoa adierazi zituzten. Hainbat ordezkarik, martxoaren 9an egingo diren hauteskundeetan begirale gisa parte hartzeko aukera ere aztertuko dute.

Bestelako eragileen elkartasuna ere bilatu dute euskal hautetsi independentistak. Hori dela-eta, hainbat gazte erakunde eta hedabiderekin, Europako Gizarte Forokoekin, edo beste herrietako errefuxiatuekin egon dira, eta hainbat bilera, hitzaldi edo jendaurreko ekitalditan ere parte hartu dute.

Gaur, Stockholm, Uppsala eta Vasteras hirietatik pasa ondoren, Oslorantz abiatuko dira. Larunbatean, hilak 16, egingo dute azken geldialdia, Helsinkin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo