GARA > Idatzia > Eibar

Jokoa berreskuratu eta gero, garaipenen txanda da

Denboraldiko unerik txarrena atzean utzi nahi du Eibarrek. Anoetan lehen urratsa eman zuen, joko ona eskaini zuen-eta; baina azken lau asteotan lortu ez duen garaipena, oraingoan eskuratu egin du.

 EIBAR - CELTA

Amaia U. LASAGABASTER | EIBAR

Denboraldiko boladarik txarrenean murgilduta dago Eibar, azken lau jardunaldietan bi puntu besterik ez baititu eskuratu. Aurkariak, zorionez, oso fin ere ez dira ibili eta horri esker, abantaila oraindik ederra dauka taldeak, baina gorri-urdinek argi daukate egoera horrek ez duela betirako iraungo.

Gauza bera gertatzen da, hala ere, beren kasuan. Izan ere, gaur bertan eman nahi baitute amaitutzat bolada txar hau. Joan den astean lehen urratsa eman zuten, Anoetan joku polita eginez; eta oraingoan urteko lehen partidatik lortu ez duten garaipena ospatu nahi dute, azken asteotan nolabait galdutako konfiantza berreskuratzeko.

Erronka ez da batere erraza, aste honetan aurrekoan bezala igoera postuetara begira dagoen etsai bat izango baitu Eibarrek. «Zaila izango da», onartu zuen atzo Javier Mandiolak, entrenatzaile armaginarentzat Celtak duen jokalari onena, zigortuta dagoen Perera etorriko ez den arren. Esan zuenez «oso hutsune garrantzitsua da -poztu zen horretaz-. Larena eta abarrekoak oso jokalari onak dira, baina gu hobe moldatzen gara mota horretakoekin. Baina Perera gelditzea zailago izango genuke, Eibarko jokalarien perfila baitauka borrokari dagokionez, baina Celtako jokalariek duten kalitatearekin. Hala ere, hamaika jokalariekin irtengo dira zelaira, eta irtetzen direnak onak izango dira, Celtan baitaude», gogorarazi zuenez.

Partida desberdina

Manixen ustez, gainera, gaurko norgehiagoka Anoetakoa baino zailagoa izan liteke. Edo, behintzat, «desberdina, Celta ez baita hain presaka ibiliko, hainbeste antsietatez. Reala etxean zegoen, irabazteko premiarekin, zaletuak pozteko gogoz... Hauek ere irabazteko premia daukate, baina presioa txikiagoa izan daiteke eta hori, noski, gutxiago komeni zaigu».

Guzti horrek, hala ere, ez du eibartarraren baikortasuna txikitzen. «Ez gaude orain dela bi hilabete bezala -onartu zuen-, baina Anoetako partidak futbolean jokatzen dakigula eta ondo egiteko gai garela gogorarazi zigun». Horregatik, eta emaitza edozein izan daitekela jakin arren, konfiantza osoa dauka taldearengan. «Vigora joan ginenean galtzea oso zaila ikusten nuela esan nuen eta horrela izan zen, hiru puntuak lortu genituen. Taldearengan sinisten duzulako esaten duzu, baita jokalariak motibatzeko ere. Eta orain gauza bera gertatzen da, gal dezakegu baina irabazteko ere gai gara».

Gauza bera uste du Jose Ramon Lopez Carok. Entrenatzaile urdinaren ustetan, Eibarrek «topikoa betetzen du, lan eta borroka asko egiten duelako. Baina zelaierditik gora, kalitate, mugikortasun eta txispa handiko jokalariak dauzka. Alderdi biak bateratzen ditu, beraz, eta ondorioz, oso partida zaila izango dugu»

 

 
KONFIANTZA

Ondo daki Manixek zer-nolako talde zaila den Celta, baita Eibar ez dagoela bere unerik onenean ere, baina derbiak «futbolean ondo jokatzen dakigula gogorarazi zigun» eta horren ondoren, konfiantza osoa dauka taldearengan.

Manel y Ander Alaña, las novedades en el once titular

Hasta cuatro descartes podrá permitirse hoy Javier Mandiola, que ayer convocó a todos los jugadores disponibles. Todo un lujo, teniendo en cuenta cómo se ha desarrollado la temporada en este sentido.

Claro que las bajas son considerables, no en vano se trata de los dos hombres más utilizados por el técnico, Raúl García -ha jugado todos los minutos-, sancionado, y Jon Urzelai, que por precaución no se vestirá de corto. De la dupla Manel- Martino, una vez superados sus problemas musculares, saldrá el sustituto del hernaniarra -Beñat Larrañaga, de hecho, jugó ayer con el filial y no entrará en la convocatoria-. Todo parece indicar que Manix se decantará por Manel.

La otra novedad prevista en el once es la de Ander Alaña, que ya saltó al campo la semana pasada para sustituir al lesionado Urzelai.

Por otra parte, y aunque dependerá en buena medida de cómo se desarrolle el encuentro, es previsible que José Zamora pueda disputar esta tarde sus primeros minutos con la camiseta azulgrana.

En lo que respecta al Celta, López Caro llegará a Ipurua con las importantes bajas de Larena y Perera, ambos sancionados, a las que se unen las de Peña, Guayre y Quincy, lo que le ha obligado a contar con el delantero del filial, Goran Maric -pretendido, por cierto, por el Eibar durante el mercado invernal- para completar la convocatoria. Con Okkas recién salido de una lesión, Costa llevará la responsabilidad en ataque.

A.U.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo