GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gazteen etorkizuna ukatzen dutenei geroa independentzia dela esango diete egunotan

Gazte independentistek mobilizazioak antolatu dituzte bihar eta etziko. Horietan, «beren eskubideen kontura aberasten direnekin» gerorik ez dagoela eta etorkizuna «independentzia» dela aldarrikatuko dute.

GARA |

Gazte independentistek argi dute beren geroa ez dagoela «beren eskubideen kontura aberasten diren horiekin»; are gehia- go, beren etorkizuna independentzia izango dela ozen eta argi nabarmendu nahi izan dute. Alta, bihar eta etzi bitartean, herriz herri eta eskualdez eskualde, egingo dituzten mobiliza-zioetan independentzia «gaz- te ororen eskubideak bermatu eta gazteria bere geroaren jabe izateko aukera ematen duen proiektu bakarra» dela lau haizetara zabaldu nahi dute.

Euskal gazte orori zuzendu, eta independentziaren aldeko borrokan partaide izateko gonbita egin diete gazte independentistek. Horretarako, gainera, lehen hitzordua aurkeztu dute: «Zuekin etorkizunik ez! Etorkizuna independentzia!» lelopean, ostiral eta larunbaterako antolatu dituzte mobilizazioak.

Egungo egoerak mahai gainean bi aukera uzten dituela deritzote gazte independentistek. Bata espainiar Konstituzioaren aldeko hautua da; eta bestea, independentziaren aldekoa.

Ahatik, EAJk eta Nabai-k beren hautua egina dutela azaldu, eta aukera hori «PSOEren eskutik espainiar Konstituzioaren aldekoa» dela baieztatu dute; bide hori, gainera, «Euskal Herriaren zapalkuntzaren aldekoa» dela gogor kritikatu dute. Gazte hauen aburuz, erabaki hori «duten botere eta poltronei eustearren» hartu dute.

Gazte independentistek argi dute EAJri eta nafar koalizioari interesatzen zaizkien «gauza bakarrak» dirua eta boterea direla. Horren adibidetzat, PSOErekin aurrekontuak sinatzera- ko orduan hartutako jarrera edota AHTren eraikuntza xede egindako hitzarmenak ekarri zituzten gogora.

Orain, ordea, Iñigo Urkullu buru duen alderdiak eta Nafarroako koalizioak, euskal gizartearen aurrean, Gobernu espainolarekin «konfrontazioan» daudela sinestarazi nahi dute. Hor kokatzen dituzte, hain justu, azkenaldian Euskal Herriaren eskubideen defentsan bi indar politiko horiek etengabean egindako adierazpenak.

Horietan, ordea, «kontraesanak» ere aurkitu dituzte gazte independentistek. Horietako bat joan den igandean EAJko GBBko presidente Joseba Egibarrek Pasaian egindako adierazpenetan, non adierazi zuen Euskal Herriak Konstituzio espai- nolean etorkizunik ez duela. Gazte independentisten iritziko, Egibarren eta Urkulluren adierazpenak ez datoz bat.

«Desagerrarazi nahi gaituzte»

Hala eta guztiz ere, gazte hauen esanetan, bada zer edo zer EAJ, NaBai eta PSOE batzen dituena eta hori beren «asmo maltzurrak desagerrarazi eta negozioak zalantzan jartzen dituen mugimendua deusezteko» hartuta- ko erabakia dela nabarmendu dute. Independentziaren alde lan egiteagatik «egunez egun eraso» egiten dietela gogoratu zuten gazte independentistek eta horren lekuko, Gasteizen asteartean bertan jazotako atxiloketak aipatu zituzten.

Egungo gazteria duela 30 urte hartutako erabakia «sufritzen» ari dela deritzote: «Konstituzioaren menpe bizitzearen ondorioak jasaten ari gara, ukazioa, zapalkuntza, inposizioa...». Horiek horrela, beren geroaren jabe izateko «Konstituzio espainola suntsitu eta iruzur berriei ateak itxi» behar zaizkiela deritzote gazte independentistek.

mobilizazioak

Bilbon hitzordua larunbatean izango den arren, Gasteizen, Laudion, Donostian eta Nafarroako eskualde gehienetan bihar arratsaldean izango dira mobilizazioak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo