GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Harri jasotzea

Goi mailako lau kirolari neurtuko dira bi harrirekin, Leioako torneo berrian

p054_f02.jpg

J.L. | DONOSTIA

Loiun torneo handi bat iragarri dute etzi eguerdirako, 12.30etik aurrera jokatuko baita bertako pilotalekuan. Izeta II.a, Izeta III.a, Ostolatza eta Irigoien izango dira aurrez aurre.

Kirolari bakoitzak, 125 kiloko zilindro zaharra eta pisu bereko kubikoa erabili beharko ditu. Harri bakoitzarekin lanean aritzeko, bost minutu izango dituzte. Sariak, berriz, bikainak jarri dituzte antolatzaileek. Horrela, garaikurrez gain, irabazleak 1.800 euro jasoko ditu. Bigarrenak, berriz, 1.500 euro; hirugarenak 1.200 euro, eta laugarrenak, 900 euro.

Goi mailako lau harri jasotzaile izango dira bertan, eta ikuskizuna segurtatuta dago. Hala ere, Izeta II.a izan daiteke faboritoa. Aimar Irigoien ez dago orain bere punturik onenean, eta Ostolatzak ere itxura hori eman zuen joan den larunbatean Donostian. Izeta IV.a lan eder bat egiten saiatuko da, eta aurrekoren batek hutsik egiten baldin badu, aiar gaztea prest egongo da haiei aurrea hartzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo