GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gasteiz

Harrika eraso diete hainbat higiezin enpresari

Ezezagunek harrika eraso zieten larunbat gauean Gasteizko hainbat higiezin enpresaren bulegori, zenbait kalte eraginez. Berri agentziek azaldu zutenez, erasoak Gorbea kalean, Herrandarren kalean, Olagibel kalean eta Estibalizko Andra Mariren kalean dauden bulegoen kontra izan ziren eta, inguruan, «zuekin etorkizunik ez. Lapurrak!» leloa zuten panfletoak agertu ziren antza. Bulegoen inguruetan, ezezagunek pintaketak ere egin omen zituzten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo