GARA > Idatzia > Euskal Herria

Lurra Egunak hazkunde ereduaren gaineko eztabaida aldarrikatu du beste behin

p018_f02_111x111.jpg

GARA |

Kanpezuk hartu zuen atzo Lurra Eguna. Lurra Deialdiak deitua zuen zitari jarraiki eta eguraldi bikaina lagun jende mordoska batu zen, eguerditik aurrera antolatutako ekimenetan. Izan ere, musika, dantza, herri kirolak eta umeentzako jolasen eskutik etorritako jai giroarekin batera, erakusketa ezberdinak antolatu zituzten, besteren artean, hirigintza, negozio eolikoa, Korrosparri urtegia, Laminoria harrobia, garraiorako azpiegitura ezberdinak eta Lantaron zentral termikoaren gainean.

Beste behin, lurrak jasaten dituen proiektu «basatiak» salatu zituzten atzo egindako ekitaldian.

Nekazal inguruen mehatxua

Nekazal inguruak, jasangarriak ez diren proiektuengatik bizi duen mehatxuaren gainean hausnarketa berezia egin du Lurra Deialdiak. Ildo honetan, euren produktuak ezagutuak ez direlako eta inguruaren mantentzean egiten duten lana errekonozitua ez delako nekazal inguruetako biztanleria jeisten ari dela nabarmendu zuten.

Mehatxu guztien aurrean naturaren aldeko akordio zabala beharrezkoa dela aldarrikatu zuten, inposatzen ari diren eredu «desarrollistaren» aurrean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo