GARA > Idatzia > Euskal Herria

Baiona

Gorpu bat aurkitu dute, etxe bateko eskailera zuloan egunak zeramatzana

Hirurogeita hamar urte inguruko gizon baten gorpua aurkitu zuten astelehenean, Baionako geltokiaren ondoan dagoen Maubec karrikan. Etxebizitza eraikin bateko eskaileretako zuloan zegoen gorpua, eta dirudienez egun batzuk zeramatzan bertan. Polizia ikertzen ari da, pertsona hori nor ote den eta haren heriotzaren arrazoiak zein diren argitzeko. Autopsia egin zioten atzo eta emaitzak gaur emanen dituzte ezagutzera. Polizia aztertzen ari den hipotesietako baten arabera, baliteke gizona teilatutik erori izana.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo