GARA > Idatzia > Kultura

Sara Baras flamenko dantzariak «Esencia» ikuskizuna taularatuko du Bilboko Arriaga antzokian

Igandea bitartean, Cadizeko Sara Baras entzutetsuaren dantza konpainiak Arriaga antzokiko taula beteko du, hamaika urte luzeko ibilbidea «Esencia» izeneko ikuskizunean azaltzeko.

p043_f01_148x096.jpg

GARA | BILBO

Sara Baras dantzari entzutetsua Arriaga antzokian izango da igandea bitartean. Bertan taularatuko du hamaika urteko ibilbidea jasotzen duen «Esencia» ikuskizuna.

Bilbora etorri baino lehen, Barasek Parisen estreinatu zuen «Esencia» dantza ikuskizuna iazko abenduaren 19an, frantziar hiriburuan Grande Médaille de Vermeil saria jasotzekoa zela-eta. «Esencia» ikuskizunarekin Arriaga antzokiak 2010eko dantza programazioa ireki du, aurreko urteetan «Carmen» edo «Sabores» ikuskizun aipagarriak jaso ostean.

Sara Baras (Cadiz, 1972) dantzariaren ibilbidea laburbiltzen du «Esencia» dantza sortak, orain hamaika urte bere dantza konpainia sortu zuenetik gaur egunera artekoa, eta une edo gertakaririk garrantzitsuenak azaltzen ditu haren bidez. Beraz, dantza sorta zabala taularatuko du andaluziarrak, alegrias biziekin hasi eta tangilloekin bukatu, farruca eta buleriak ahaztu gabe. Ikuskizunak zuzeneko musika izango du, eta flamenko dantza talde bikaina ere bai, jantzi berezi eta eszenaratze zainduaren laguntzarekin. Emanaldiak 20.00etan izango dira egunero, igandekoa izan ezik, 19.00etan izango baita hori, eta sarreren salneurria 12 eurotik 42ra bitartekoa da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo