GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Idoia Ibero Urbieta

«Plan de Convivencia Democrática» delakoaren harira

Ikasturtea bukatu zenetik aste batzuk badira, eta Eusko Jaurlaritzak gaia ahaztuta zuela emanagatik ere, badirudi ez dela horrela izan. Oporretan etxeko lanak egin ditu EAEko Gobernuak eta ikasturte berriari ekin aurretik, oroitarazi digute gogotsu helduko diotela esku artean duten egitasmoari.

Datu askorik ez dute eman: Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza arloaren barruan emango dute, gutxienez astean behineko saioak dira, ez da hautazko irakasgaia izango eta ebaluagarria izango da -alegia, notarako balioko du-. Ikastetxeek zer kurtsotan emango den aukeratzeko eskubidea izango dute eta neurri orokorra izango da.

Ulertzera eman dutenez, dekretuz 13-16 urteko 18.000 ikasle baino gehiagori ezarriko diete. Dekretuz izango dela ulertzen da; hau da, Administrazioak erabakiko du ezagutzen ez diren irizpideen baitan EAEko zer ikastetxe hautatuko duten.

Hamahiru eta hamasei urteko bi gaztetxoren ama naiz, eta kezka pare bat dabilkit buruan: gurasook zeresanik izango al dugu erabaki horretan? Galdetuko al digute prest al gauden horretarako?

Nago 18.000 gaztetxo horiek ez ote dituzten akuritzat hartuko eta ez ote dituzten esperimentu ilun baten tresnatzat erabili nahi izango.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo