GARA > Idatzia > Mundua

Hego Sudanen independentziari buruzko galdeketarako errolda osatzen hasi dira

Negoziazio eta akordioen beharra izan duen bidea luzea izan den arren, gero eta hurbilago dago Hego Sudanen independentziari buruzko erreferenduma. Atzo hasi zen hautesle izateko izen-emate epea eta milaka lagun gerturatu ziren propio jarritako zentroetara.

p019_f01_148x108.jpg

GARA

Milaka hego-sudandar inguratu ziren atzo datorren urtarrilaren 9an egitekoa den independentziari buruzko erreferendumean parte hartu ahal izateko erroldan izena ematera. 2.700 zentro baino gehiago jarri dituzte herrialde osoan barrena.

Tramite hau egiten lehenengoetako bat Salva Kiir presidente hego-sudandarra izan zen. Jubatik, eskualdeko hiriburutik, jendea olatu bihurtzea eskatu zuen. «Urtarrilaren 9an bozkatzera goaz. Jendetza atera behar da kalera, bestela hainbeste lagunen borrokak eta heriotzak antzuak izango direlako. Erreferenduma behin baino ez da egiten», azaldu zuen, hainbat jarraitzailek inguratuta.

Puntu honetara heltzeko bidea, alabaina, ez da samurra izan eta akordio askoren fruitua da. Horien artean, Sudan hegoalde eta iparraldeko agintariek «muga bigun» bat eratzeko erabakia dago, merkatari eta nomadei alde batetik bestera igarotzea errazteko, hautua independentziaren aldekoa izanez gero. Bi aldeen arteko lurraldetasun eztabaidei irtenbidea emateko formula egokia izan daitekeela uste dute agintariek.

Afrikako Batasunak ere, ohar baten bidez, oniritzia adierazi zion formula horri. «Sezesioa gertatzekotan, Afrikako bi estaturen arteko mugarik luzeena izango da (...) Bi aldeek `muga biguna' mantentzea adostu dute, eta horrek jarduera ekonomikoa, soziala eta elkarreragin- gaitasuna ahalbidetuko du».

Gaineratu zutenez, petroliotik eratorritako irabaziak edota zorrak nola banatu erabakitzeko negoziaziorako lehen urratsak eman dituzte bi aldeetako buruzagiek.

Bitartean, Jubako kaleak girotzen hasi dira eta, atzo, megafonia hotsek hiria bete zuten, independentziaren aldeko mezuekin.

Sudango presidente Omar Hassan al-Bashir beste kanpaina baten buru da, ordea, Hegoaldeko bizilagunak Iparraldeari lotuta jarrai dezaten konbentzitzen saiatzearen aldekoa, alegia.

Petrolioa, gatazka iturri

Zentzu horretan, Hegoaldeko agintariek erreferenduma atzeratzeko saiakerak salatu dituzte, Iparraldeak Hegoaldean dauden petrolio erreserbak kontrolatzen jarraitu nahi duela argudiatuta. Jarrera horrek gatazka eta indarkeria biziberritu ditzakeela ohartarazi dute. Al-Bashirrek, ordea, ukatu egin ditu adierazpenok eta galdeketaren emaitza errespetatzeko hitza eman zuen.

Juban gertatzen ari zenarekin alderatuta, Sudango hiriburuan, Khartumen, oso bestelakoa zen giroa. Erreferenduma aurrera eramateko batzordeak esan zuenez, ez da ahalegin nahikoa egin izena emateko zentroak herritarrei ezagutarazteko eta, gainera, biztanle askok jakin ere ez zekiten atzo hasi zela galdeketan parte hartzeko izen-ematea.

EPEAK

Erreferendumean parte hartzeko erroldan izena emateko epea atzo hasi zen, eta abenduaren 1era arte zabalik izango da. Boto-emaileen zerrenda urtarrilaren 4an argitaratuko da. Bost milioi lagunek izena ematea espero da.

Criterios étnicos para poder participar en la votación

El registro de los cinco millones de votantes que se esperan para el referéndum sobre la independencia del sur de Sudán se basa en criterios étnicos, cuya interpretación podría obstaculizar el proceso de inscripción iniciado ayer.

La comisión creada para la consulta ha identificado tres categorías de votantes:

El primero de los supuestos comprende a aquellos ciudadanos que eran mayores de edad el 1 de enero de 1956, fecha de la independencia de Sudán, así como los miembros de tribus del sur. Estos pueden inscribirse en el norte o el sur del país, y en el extranjero. No obstante, no existe un listado oficial de tribus.

En el segundo caso, están las personas con antepasados en las tribus del sur pero que no residen permanentemente en la región desde 1956. Tienen que desplazarse al sur para inscribirse.

El último punto cita a quienes no pertenecen a ninguna tribu pero que residen en la región desde 1956.

Las ONG sudanesas alertan que la vaguedad de estos criterios pueden hacer el proceso susceptible a manipulación. GARA

GATAZKA

Sudango Iparralde eta Hegoaldearen gatazka ez da atzo goizeko kontua, 1983tik gerran izan baitira. 2005eko bake hitzarmenak aurreikusten zuen independentziari buruzko galdeketa bat egin behar zela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo