GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14 | Agilera

Biarritzek gero eta gertuago dauka bigarren fasea jokatzeko txartela

p048_f02.jpg

J.L.

Biarritzek egin behar zuena egin zuen. Azkenean uste baino estuagoa izan zen emaitza, baina lapurtarrek garaipenak ematen dituen lau puntuez gain, erasoko puntua ere batu zuten, lau entsegu egin baitzituzten.

Bi taldeek behar zituzten puntuak, eta, ahal izanez gero, baita erasoko puntua ere; etxekoek, lehen seien artean jarraitzeko, eta kanpotarrek, berriz, jaitsierako postuetatik ihes egiteko. Garaipen gose horrek jokoa nahikoa zabalduta utzi zuen, eta bi taldeek bilatu zituzten entseguak egiteko aukerak. Amaieran Agilerara hurbildu ziren 12.000 ikusleek zortzi entsegu ikusi zituzten, eta hori ez da ohikoa izaten maila honetako errugbi partidetan.

Yachvili izan zen atzoko protagonista nagusietako bat. Lapurtarren jaurtitzailea denboraldi bikaina egiten ari da, eta atzokoan ere berak egin zituen punturik gehien, taldean ezinbestekoa dela erakutsiz. Lapurtarrek final-laurdenak jokatzeko postuetan jarraituko dute, aurrera pauso bat emanez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo