GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bihar ospatuko da Matxinsalto Eguna Soraluzen, gazte mugimenduaren eskutik

GARA | SORALUZE

Egitarau mamitsua prestatu du gazte mugimenduak biharko, Matxinsalto egunerako. Plaza Berrian 11.00etan egingo den harrerak hasiera emango dio egun osoko jaialdiari. Jarraian, eta goizean zehar, tailerrak egingo dira (10.00etan izena emateko aukera egongo da Udaletxeko arkupetan). Sexualitatea, komunikazioa, kultura, hezkuntza, sozioekonomia eta aisiaren ingurukoak izango dira, gustukoenak hautatzeko.

Bazkari herrikoiaren ondoren kultur maratoia burutuko da herriko txokoetan. Gune ezberdinak egongo dira, hala nola, dantza afrikarren emanaldia eta zanpatzarrak, ikastaroa egiteko aukera eta guztiz.

Musikak ere izango du bere gunea. Besteak beste, Goienetxe Anaiak, Norte Apatxe, Xabi Solano eta Itziarren Semeak izango dira. Bestalde, bideo eta irudi sorkuntzaz osatutako erakusketa gela iluna ere egongo da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo