GARA > Idatzia > Euskal Herria

Biziarteko kartzela zigorraren kontrako agerraldia egin dute herri bilguneek

p021_f02_148x084.jpg

GARA |

Auzitegi Goren espainolak ezarritako eta Auzitegi Konstituzionalak berretsitako 197/2006 doktrina salatzeko, agerraldi jendetsua egin zuten atzo Donostiako epaitegien aurrean, neurri hori aplikatu zaien presoen herrietan sortutako herri bilguneetako ordezkariek.

Aipatu doktrinak bizitza osorako kartzela zigorra ezartzen duela salatu dute maiz hamaika eragilek, eta Auzitegi Konstituzionalak lege horri baiezkoa eman ostean, neurri horren kontrako mobilizazioak ugaldu dira azken asteetan. Duela astebete Bilbon egindako manifestazioa da horren adibide. Atzoko agerraldian, neurria aplikatu dieten dozenaka preso politikoei babesa eskaini eta maiatzaren 19rako mobilizazioak deituta daudela gogorazi zuten.

Hain zuzen, Konstituzionalak soilik hiru euskal presoren askatasuna baimendu zuen, eta horietako baten, Jose Mari Perez Txuriren, herrian, Zarautzen, «Bat Gutxiago» elkartasun festa egin zuten arratsaldean. Ehunka lagunek parte hartu zuten, eta errepresaliatu zarauztarraren askatasunak eragindako pozak bat egin zuen gainerako presoek bizi duten egoerak eragindako salaketarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo