GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Bakeak ez du itsua eta gorra den justiziarik behar

Mendebaldean, Justizia begietan benda jarrita eta eskuan balantza duela irudikatu ohi da. Zein eta zer zigortzen duen ez omen du axola, zigorra merezi merezi duela baizik. Itxuran itsua da, gorra, hitzaren zentzu formalean «justua». Garai historiko ezberdin batera igaro behar denean, baina, justizia ezberdin bat behar izaten da, egoera berrietarako bideak urratu ahal izateko. Justizia hitzartu bat, justizia politiko bat, trantsizioa egiteko adostasun politiko berri bat ezinbesteko duena hain justu. Pragmatismoak, zentzu onak eta nazioarteko hainbat tratatu eta iturri juridikoek horretarako bide ematen dute. Justizia -eta bakearen aurrerabidea- helburu balitz, Euskal Herriaren aro berriaren aurrean ez litzateke itsua eta gorra izango. Eta, tamalez, Estrasburgok, EAE-ANVren ilegalizazioa berretsi duen epaian, kontrako norabidean egin du: estatu arrazoia lehenetsiz, injustiziaren bidetik, egoera berrietarako trantsizioa oztopatuz.

Estrasburgoko epai honek konponbideari ez dio mesederik egiten. Eta konponbidearen etsai boteretsuei hauspoa eman die beren asmo ilegalizatzaileak harago eramateko. Pozarren eta mehatxagarri dabiltza atzodanik. Estrasburgok, gainera, Francoren aurka borrokatu ziren gudari ekintzaileak «terroristatzat» hartu eta EAE-ANVren proiektu politikoa «demokraziaren» kontrakotzat jo du. Zabarkeria galanta, itxuragabea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo