GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Enegarrenez, Ertzaintzaren basakeria zurituta

Xuban Nafarrate gazte gasteiztarra hilzorian laga zuen Ertzaintzak. Epaileak, baina, estropezu eginda zauritu zela ebatzi du, beste behin, berriz ere, enegarrenez, ertzainen basakeria epaitegietan zurituz. Rosa Zarra donostiarra, Imanol Lertxundi ondarroarra, Kontxi Sanchiz hernaniarra eta berriki Iñigo Cabacas basauriarra, ertzainen karga polizialen ondorioz, hil egin ziren. Lehen hiru kasuetan ez zuten ertzainik zigortu, arduradun politikorik ere ez, eta Cabacasen kasuan ikuskizun dago. Hala ere, aurrekariak ezagututa, eta Nafarrateren kasuak argiro nabarmendu duenez, zaila da, ezinezkoa, justiziarik egingo dela pentsatzea. Are, Ertzaintzak giza eskubideen urratzaile gisara izan dituen ardurak onartzea, eragin dituen minak aitortzea.

Ertzaintzaren basakeriaren sorlekua bere ereduan datza, sortze beretik giza talde bat zigortu eta eskarmentatzeko xedean, eta hartarako hezi, adiestratu eta ohituak izan diren ertzainen kulturan. Disuasiorako baino, ezkerreko abertzaleen aurkako ekintza taktiko bilakatu dira urteetan bere operatiboak. Eta indarkeria hori gobernu estilo bat izan da, legearen gainetik daudenen metodoa, inpunitatearen erreinuko talismana. Xuban Nafarrate ia hil zuten ertzainen errugabetzeak berretsi du berdinik errepikatuko ez dela bermatzeko bide bakarra dela Ertzaintzaren eredua eta kultura errotik aldatzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo