«ABBA: The Show» resucita hoy en el Kursaal el pop del cuarteto sueco
DONOSTIA. El espectáculo “ABBA: The Show” o, como reza la publicidad, «el mejor ABBA desde ABBA» llega hoy al Kursaal donostiarra, donde se representará a las 20.000 y a las 22.30 horas. Con la participación de músicos que acompañaron en sus giras al mítico cuarteto sueco, “ABBA: The Show”, dirigido por Matthew Freeman, recrea el ambiente y el repertorio de una banda pop que marcó toda una época y que todavía hoy sigue vendiendo una media de dos millones de discos anuales en todo el mundo. El Kursaal revivirá hoy temas como “Waterloo”, “Mama Mia” o “Dancing Queen”.
«Libertimendua», Nafarroa Behereko inauteria Durangon
DURANGO. Plateruenak antolatu duen Baxenafarroaren Astean, larunbatean ehun lagunetik gora biltzen dituen “Libertimendua” inauterietako ikuskizuna plazaratuko dute. Zuberoako maskaradak legez, dantza, musika, antzerki satirikoa eta bertsolaritza uztartzen ditu “Libertimendua” ikuskizunak. Santa Ana plazatik ordu batean abiatu eta Plateruenan bukatuko da, herri bazkaria eginda (txartelak bertan eskura daitezke, 15 euroan). “Libertimendua”n, nafarrek ez ezik, durangarrek ere parte hartuko dute, zehatz-mehatz, Igor Elorza eta Unai Iturriaga bertsolariek eta Kriskitin taldeko dantzariek. Baxenafarroaren Astean, gaur, 20.00etan, Irulegiko ardoa dastatu ahal izango da; eta, bihar, berriz, Garaziko Ikus eta Ermuko PAM taldeak arituko dira.
«Erloju lehorrak» ikuskizuna, gaur, Errenteriako Txintxarri elkartean
ERRENTERIA. Mikelazulo kultur taldeak antolaturik, “Erloju lehorrak” izeneko ikuskizunarekin gozatu ahal izango da gaur, 20.00etan, Errenteriako Txintxarri elkartean. Ikuskizun horretan, poesiak, musikak eta pinturak bat egiten dute. Gogoeta eragiteko elementuak eta umorea ez dira falta izango. Protagonistak, krisian dagoelako, parentesi baten barruan bizitzea erabakiko du. Egileak Idoia Beratarbide oiartzuarra (pinturaz arduratzen dena), Antxon Gutierrez donostiarra (musikaz) eta Oier Guillan errenteriarra (poemez) dira, hirurak Mikelazulo kultur taldekoak.
«Zuri beltzean bizi izanak», Zestoako argazkiak liburu batean
ZESTOA. “Zuri beltzean bizi izanak-Zestoa argazkitan” liburua argitaratu du Danbolin-zulo kultur elkarteak. Zestoako Argazki Bilduma proiektuari esker bildu ahal izan diren argazki asko argitaratu dituzte liburuan. Eta argazkiekin batean, bi idatzi, “Argazki bakoitzean, historia bat” eta “Argiaren ibilbidea”, irudietan islatzen den giroa hobeto ulertzeko. Danbolin-zulok eta Udalak argazki bilduma bat sortzea erabaki zuten duela hiruzpalau urte. Harrezkero, ehunka argazki bildu dituzte herritarren laguntzari esker, eta horren erakusgarri txiki bat besterik ez da “Zuri beltzean bizi izanak”. Danbolin-zulok argitaratutako hirugarren liburua da.
Mary Black irlandarrak hilaren 26an kantatuko du Euskaldunan
BILBO. Mary Black-ek hilaren 26an kantatuko du Bilboko Euskalduna Jauregian. Mary Black leienda bat da Irlandan, eta bertako ahots onenetakotzat jotzen dute kritikariek. Dublingo folk-klubetan hasi zenetik, hogei urte baino gehiago pasatu dira, eta denbora horretan dozena eta erdi disko plazaratu ditu; horietako asko, salmentak direla-eta, platinozkoak dira. Besteren artean, Emy Lou Harris, Mary Chapin Carpenter, Joan Baez eta Van Morrison artistekin grabatu eta zuzenean jo du.
|